Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


 

 

Urtarrilaren 25ean matrikulazioaren inguruko informazio guztia jasoko da Duranan eta instalazioak ezaguteko aukera egongo da.

Urtarrilaren 27an Santa Luzian dauzkagun bi urteko ikasgelak bisitatzeko aukera egongo da.

Olentzero y Mari Domingi Haur Hezkuntzan

2019_12_24

Ostiralean Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan genuen Ikastolan. Eta jakina, behar bezala zaindu genituen.

 

Euskararen Astea; Dantza Plaza eta Herri Kirolak

2019_12_19

Abenduaren 3an, euskararen eguna zela eta, aitzakia ederra izan genuen euskal kulturarekin harremanetan jartzeko. 

LHkoek, DBHkoek eta DBHOkoek, elkarrekin nahasita, Dantza-plazan parte hartu genuen, urtero legez, Jonen aginduetara. Horren gain, DBHko 1.ziklokoak herri-kirolak egiten aritu ziren. Goragoko etapetakoek, euskarazko ikus-entzunezkoekin gozatu zuten, filmak ikusiz besteak beste.    

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO

2019_12_17

Hezkuntza publikoa osatzen dugun guztioi:

Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Gasteizko Plataformak eta behean sinatzen dugun kolektibo eta elkarteok «Euskal Eskola Publikoaz harro» kanpainan parte hartzeko proposamena luzatu nahi dizuegu. Zuekin eta EAEko ikastetxe, eskola, haurreskola eta laguntza zentro (Berritzeguneak, Irale…) guztiekin jarri nahi dugu harremanetan helburu honekin bat egin dezagun: hezkuntza-sistema publikoaren defentsa.

KANPAINAREN HELBURUA

Hezkuntza Sailak sare publikoarekiko erakusten duen utzikeriaren aurrean, gobernuak onartu nahi duen Hezkuntza Lege berriaren asmoaren atarian, eta Administrazioak hezkuntza arloan aspaldi hartu duen pribatizaziorako joeraz jakitun, Euskal Eskola Publikoaren aldeko aldarrikapena egitea.

ESKATZEN DIZUEGUNA

Bidali zaizuen “Euskal Eskola Publikoaz Harro” manifestuari atxikimendua ematea, Eskola Kontseiluaren edo Klaustroaren edo Guraso Elkartearen sinadura eta zigiluarekin.
Kanpainaren logoa eta leloa duen kartela inprimatu eta zuekin batera argazki bat ateratzea.
Kartela eta ateratako argazkia, lantokiko leku ikusgarri batean ipintzea, fisikoki eta zuen sare sozialen bitartez.
Zuen atxikimendua eta argazkia eskolapublikoazharro@gmail.com gure helbidera bidaltzea (gu arduratuko gara zabaltzeaz, bideo formatuan).
DENOK BATERA

Kanpaina, gure plataformatik sortu bada ere, zuena ere egitea nahiko genuke eta irakasle, ikasle edota familia guztiei zabaldu dadin zuen bitartekoak martxan jartzea. Jasotako atxikimendu guztiekin, prentsaurreko anitz bat emanez eta mobilizazio erraldoi batekin bukatuko genuke kanpaina hau.

Aldez aurretik, mila esker gurekin bat egiteagatik.

Denok batera, Euskal Eskola Publikoa defendatuko dugu.
Denona eta Denontzat baita!
Publikoaz harro, Gora Euskal Eskola Publikoa!

Gehiago jakiteko http://www.plataformaeskolapublikoa.eus/euskal-eskola-publikoaz-harro/

 

"365 egun gehiago elikadura osasungarria sustatuz" jardunaldia

2019_12_17

Aurreko ostegunenean, hilak 12, Europa Jauregian ospatu zen "365 egun gehiago elikadura osasungarria sustatuz" jardunaldia. Eta Ikasbideako 6 mailako Zaloa, Oier, Enaitz eta Ania ondorengo bertsoa eskeini zieten. 

 

EUSKARAREN EGUNA

2019_12_11

EUSKARAREN ASTEA ospatzeko hainbat ekintza izan ditugu ikastolan;   Irrien Lagunak egon dira, Dantza Plaza izan dugu, Txokolatada, Kontzertuak, gurasoentzeko hitzaldiak.. eta liburuak trukatzeko AZOKA. Galdu bazenute hemen ikus dezakezue nola ospatu genuen.

 

MERCEDES BENZ LANTEGIRA BISITA

2019_12_02

Azaroaren 29an, Industria teknologiako Batxilergoko lehenengo eta bigarren mailako ikasleak Mercedes Benz lantegira joan ziren. Bertan, automobilgintzan erabiltzen diren prozedurak eta katearen funtzionamendua ikusi eta ulertu ahal izan zuten. Mercedeseko langileen azalpenak ezin hobeak izan ziren eta gure ikasleek asko ikasi zuten langileengandik.

EUSKARAREN ASTEA 2019

2019_11_29

IKASTOLAK GURASO ELKARTEAREKIN BATERA GURE PROGRAMAZIOA AURKEZTEN DIZUEGU....BADATOR, BADATOR...

Aste honetanhainbat ekintza izango dugu; Azoka, Dantza Plaza, Bideo Foruma, Herri kirolak...

ETA HAU GUZTIA GUTXI BALITZ... EUSKARAREN ASTEARI AMAIERA EMATEKO...
Gurasoentzako hitzaldiak ikastolan

Gehiago jakiteko irrikitan baldin bazaude...

Programazioa Deskargatu / Descargar Programa

AZAROAK 25 “ASTE MOREA “

2019_11_22

Denok dakigun moduan azaroak 25ean “Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna da. Ikastetxean ikaslez osatutako Berdintasun taldekoek “Aste morea” antolatu dute hurrengo asterako, azaroak 25-29.
Ekintzez beteta izango dugu astea: dokumentalak, filmak, tailerrak, hitzaldiak, ekitaldiak…. Ekintza batzuk egiteko gelak, liburutegia, ikastetxeko sarrera eta   beste momentu  batzutan ikastetetxeko kanpoko esparruak, patioa, frontoia, kirlodegia…erabiliko ditugu.


                     MILA ESKER HAU DENA ANTOLATU DUZUENEI !!!  ZORIONAK!!!

Gehiago jakin nahi baduzu : https://www.un.org/es/events/endviolenceday/

GAU BELTZA. Beldurrak Piztu, Iluntasuna Bizi!

2019_11_20

Kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatu zen Ikasbidean. Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri.

ARGAZKIAK IKUSI

DBH 1-eko ikasleen egonaldia Barrian

2019_11_14

Gure DBH 1-eko ikasleak astebeteko ingeleseko murgiltze egonaldia egin dute Barriako aterpetxean irakasle natiboekin. Tailerrak, lib-dub-ak, kirola, ibilbideak mendian… eta diskoteka ere! Denetarik egon da. Euren esperientzien lekuko dugu hurrengo bideoa. Enjoy!