Onarpena / Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunpekoetarako egutegi komun hau ezartzen da, eskabideak aurkezteari eta ikasleak onartzeari dagokienez:

 

a) Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean.

b) Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: otsailaren 25a.

c) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 17a.

d) Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: martxoaren 25era arte.

e) Eskabidean atzera egitea: martxoaren 25era arte.

f) Behin betiko zerrendak argitaratzea: martxoaren 31.

g) Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: apirilaren 21a.

h) Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: apirilaren 30era arte.

i) Ordezkariek esleitutako plazei uko egitea: maiatzaren 5era arte.

j) Estatistika-datuen grabaketa: apirilaren 20tik 27ra arte. Halaber, irailean, Hezkuntza Saileko estatistika-unitateek adierazten dieten epean baliozkotu beharko dituzte matrikularen behin betiko estatistika-datuak, aplikazio informatikoan.

k) Itxarote-zerrendaren iraunaldia: irailaren 18ra arte.

Onarpena eta matrikulazioa. Batxilergoa

Eskabide betetzeko epea:

On-line: 2019ko maiatzaren 2tik 13ra arte  (beharrezko dokumentazioa gehitu beharko du, eskaneatuta). Ikastetxeak dokumenturen bat konpontzeko eskatzen badu, dokumentazio hori eskaneatuta gehitu ahal izango da maiatzaren 14ra arte)

Ikastetxean eskaerak: 2019ko maiatzaren 2tik 14ra arte

Onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak: 2019ko ekainaren 4an. Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira Ikasgunean eta eskatutako ikastetxeetan

Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2019ko ekainaren 11ra arte

Eskabideari uko egiteko: 2019ko ekainaren 11ra arte

Onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak: 2019ko ekainaren 18an

Matrikularen formalizazioa: 2019ko ekainaren 19tik uztailaren 5era arte

Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2019ko uztailaren 19ra arte

 

945187146

IDAZKARITZA ORDUTEGIA

ASTELEHENETIK OSTEGUNERA 8:30etik 16:00etara.

OSTIRALERO: 8:30etik 15:00etara

Aurten derrigorrezkoa izango da hitzordua eskatzea aurrematrikula egiteko