Gobierno Vasco

Pedagogia Batzordea

Zereginak

Pedagogia-batzordeak zeregin hauek beteko ditu:

 

a) Ikastetxearen ICPa eta irakas-jardueren programa koordinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea.

b) Ziklo eta arloen artean irizpide komunak finkatzea, eta ziklo desberdinak biltzen dituzten jarduerak koordinatzea.

c) Ikastetxearen ICPan bilduta dauden programazio didaktikoak, ikaslearen laguntza-plana eta tutore-ekintzarako plana taxutu eta aztertzeko irizpide orokorrak finkatzea.

d) Ikastetxean ezarritako jarduera eta proiektu ororen ebaluazioa sustatzea, eta aginte-organoek edo hezkuntza-administrazioak aginduta egiten diren ikastetxearen edota ikasleen ebaluazioetan parte hartzea.

e) Ikastetxe bakoitzeko aginte-organoek bere eskumenen esparruan esleitzen dioten funtzio oro.

f) Urteko laguntza-plana eta dagokion memoria onartzea.

 

 

 

 

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net