Gobierno Vasco

OOGrako Hauteskundeak-Elecciones al OMR (III)

  • 2012-10-09 |

OOGrako Hauteskundeak-Elecciones al OMR (III)

          Dagoeneko Ikastolako OOGa eraberritzeko betetzen ari garen hauteskunde prozesuaren azkenengo pausoak ematea besterik ez zaigu falta: urriaren 16an hautaketa gauzatu eta azaroaren 5etik 9ra OOG berria bildu eta eratu, hain zuzen ere.

          Hautagai zerrenda osatuta dago eta orain norberak bere hautagaiak aukeratu beharko ditu. Ikasleen guraso edo tutore bakoitzak bere botoa emateko eskubidea dauka.

              Botoa eman ahal izateko bi aukera izango dira:

1.    Zuzenean, urriaren 16an, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte, Bigarren Hezkuntzako  liburutegian osatuko den hauteskunde mahaiaren aurrean. Hautesleak norbera identifikatzen duen agiria (NA, gidatzeko karneta, ...) azaldu eta boto txartela bertan utziko du.
2.    Zuen seme-alabekin, Hauteskunde Batzordeko Lehendakariari zuzendutako eta itxitako kartazal baten bidez. Kartazal honen barruan boto txartela egindako aukerarekin egongo da eta kanpoaldean, josita, hauteslearen NA, gida-baimenaren.... fotokopia bat boto emailea identifikatzeko. Idazkaritzan utzi.

          Bigarren era aukeratzen baduzu jakin ezazu epea urriaren 10etik 16ra  arratsaldeko 16:30ak arte izango dela. Aipatutako ordu honetatik aurrera ez da botorik jasoko zuzenean hauteskunde mahaiaren aurrean ez bada egiten.

          Arau garrantzitsu batzuk:

•    Kartazal bakoitzean ezin da boto txartel bat baino gehiago sartu.
•    Familia batek bi boto emateko eskubidea baldin badu bi kartazaletan bidaliko ditu.
•    Boto txartelean 5 izen gehienez aukeratu, nahiz eta 6 izan hautatu behar diren ordezkariak.
•    Boto txartelak galduko balira ez izan dudarik eta gehiago eskatu.

-Gurasoen hautagaien behin betiko zerrenda
-Ikasleen hautagaien behin betiko zerrenda 

Bestelako dokumentuak:
-OGG berria osatzeko prozedura
-Hauteskunde-txartela

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net