Gobierno Vasco

FAMILIEKIKO HARTU-EMANAK E-POSTA BIDEZ GAUZATZEA

  • 2012-10-12 |

     Azken ikasturteotan Ikasbidea Ikastola IPI “IKT Ikastetxe Eredu” proiektuan murgilduta dago. Egitasmo honek hainbat xede ditu, besteak beste,  ikastola eta familien artean komunikatzeko teknologia berriak bultzatzea. Egun, internet maiz erabiltzen dugu eta bereziki e-posta zerbitzua.
Jarraian doakizuen proposamenarekin bat egin du Ikasbidea Ikastola IPIko Ordezkaritza Organo  Gorena-k (OOG).

E-posta erabileraren abantailak honako hauek dira:
   

-Azkartasuna: mezuak istant batean bidali eta jaso egiten dira.
-Ekologikoa: paperaren kontsumoa gutxituko da nabarmenki.
-Ekonomikoa: gaur egun, e-posta erabiltzea merkea da.
-Erosotasuna: mezuak ikastolatik edo ikastolatik kanpo bidal eta jaso daitezke, interneti lotutako konexioa besterik ez da behar.
-Jarraipena: bidalitako edo jasotako mezuak gorde  daitezke; beraz, informazioaren jarraipen zehatza edozein unetan kontsulta daiteke.
-Ziurtasuna: informazioa behar den tokira helduko dela ziurta daiteke.

     Ondoren, e-posta bidez ikastolatik bidaltzen dugun informazioa jasotzeko aukera eskaini nahi dizuegu eta ikasturtean zehar abian jartzeko asmoa dugu.
   Ikastetxeko informazioa jaso nahi baldin baduzue hemendik aurrera e-postaz, bete ezazue helbide honetan dagoen galdetegia: www.ikasbidea.hezkuntza.net/web/guest/encuesta abenduaren 21erako.

     E-posta helbide hauek IGEk erabili ahal izango ditu beraien informazioa zuei helarazteko.

*OHARRA: Galdetegia bete ezean, informazioa paperez helaraziko zaizue.
    

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net