Gobierno Vasco

Ikasbidea First Lego League-n

  • 2016-02-01 |

     Gure Ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako 10 ikasleek (neska bat eta hamar mutil) pasa den urtarrilaren 30ean Nafarroako First Lego Leaguen “Adeitasun Profesionala” delako kopa eskuratu dute. 10-16 urte bitarteko umeez osaturiko 23 taldek hartu dute parte lehiaketan (Gasteizko bi, Zaragozako bat eta gainontzekoak nafarrak), egiazko mundu bateko erronka bati irtenbide berritzaile bat eman behar izan diotelarik..

     Aurtengo erronka zientifikoa zaborren kudeaketa izan da eta ikerketa, zientzia eta robotikaren bitartez haien irtenbide berritzailea proposatu dute. Ikasbideako ikasleak gogor aritu ziren, haiek diseinatu, eraiki eta programatutako robotak Lehiaketako Antolakuntzak ezarritako probak gainditu eta tonerren birziklatzearen proposamenarekin epaimahaia konbentzitzeko. First Lego Leaguek kultura zientifikoa, robotika hezitzailea eta baloreen heziketa sustatu nahi du.

     Zorionak monitore eta ikasle guztiei egindako lanagatik!!!

*Informazio gehiago: http://www.firstlegoleague.es/que-es-first-lego-league/

Argazkiak:https://goo.gl/photos/7nCYTfvc4RF9pGK47

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net