Gobierno Vasco

GONBIDAPENA: HITZALDI IREKIA, EBALUAZIOA ESKOLAN. ERRONKAK ETA ALTERNATIBAK

  • 2016-02-16 |

GONBIDAPENA: HITZALDI IREKIA, EBALUAZIOA ESKOLAN. ERRONKAK ETA ALTERNATIBAK

Kaixo, Hezkuntzari buruzko  hausnarketa egiten dugun bakoitzean, norbera, ikasle eta gure seme/alabaren etengabeko  garapen integrala eta hobekuntza datozkigu burura, baita irakasleen prestakuntzaren garrantzia ere. Pentsatzen dugu zentroak, hobekuntza eta berrikuntza prozesuan murgilduta, beren  beharrak eta nahiak betetzen joaten direla  prozesuaren etengabeko ebaluazioa  egiten dutelarik.

Tamalez, egungo egoerak, behar berriak, joerak aztertzen ditugunean zailtasunak besterik ez ditugu ikusten, are gehiago  LOMCE legearen ezarpenarekin. Kanpoko ebaluazioak inposatu dizkigute, besteak beste. Ebaluazio hauek estandarizatuak dira, norberaren aniztasuna ez da kontutan hartzen, eta emaitzei ematen zaie balioa soilik.

Gasteizko Gure Hezkuntza plataformako kideok zentroaren, norbera, ikasle eta gure seme/alaben  garapen  eta   hobetzearen alde gaude.  Eta pentsatzen dugulako beste ebaluazio ereduak daudela,  esperientziak eta alternatibak daudela,  hitzaldi bat antolatu dugu: Ebaluazioa eskolan. Erronkak eta alternatibak. Hizlaria Ruben Iglesias San Sebastian izango da. Filosofoa, eta Euskal Curriculumaren eraikuntzan aritua. Hainbat komunikabideetako kolaboratzaile eta hezkuntza mugimenduko kidea da. Hitzaldia euskaraz izango da eta aldibereko interpretazioa egongo da.

Bertan, ebaluazioaren gaur egungo joera eta egoera aztertzeaz gain, ebaluazioaren irakurketa sakona egingo dugu. Aurrera begira egin daitekeena partekatzeko,  proposamenak luzatzeko aukera izango dugu. Eta zu,  hezkuntza eragile eta  hezkuntza komunitateko guraso, familia, ikasle, hezitzaile edo herritarra zaren heinean  antolatu dugun hitzaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu,elkarrekin gogoeta eta esperientziak partekatu ditzagun. Hitzaldia otsailaren 24an, asteazkena, 18:00etan izango da Goiuri Jauregian(Villasuso). Besterik gabe, mila esker zure arretagatik

                                       Gasteizko gure hezkuntza plataformak

Oharrak: Sarrera libre izango da, aforoa bete arte. Zaintza eta interpretazio zerbitzua ego
ngo da.

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net