Gobierno Vasco

GAIA: " Garraioari buruzko informazioa" (Akatsak zuzentze)

  • 2016-09-12 |

Familia agurgarria:

     Heldu da iraila, eta ikasturtea martxan jartzen ari gara berriro.

    Ikasturte hasieran, ohikoa den bezala, baditugu hainbat kontu antolatzeko, bai familietan, bai eskoletan, bai hezkuntzaren inguruan diharduten erakundeetan. Horregatik, antolaketa hau guztia doitzeko beharrezkoa izaten da denbora pixka bat.

     Gu ikastetxean horretan gabiltza zenbait esparrutan (akademikoa, laborala zein zerbitzuetakoa).

    Garraioari dagokionez, uztailean burubelarri antolaketan jardun ondoren, orain, irailean, urtero egiten diren doikuntzak egiten ari gara. Doitze batzuk gure eskumenetik kanpo dauden arrazoi batzuengatik egin behar izan ditugu. Eskertzen dugu guregana zuzendu zareten familiei zuen kezkak eta dudak azaltzen, edota xehetasunen bat edo beste proaktiboki ematen. Dena den, antolaketan garraioaren dekretua oinarri izango dugu, eta bertan xedatutakoaren arabera jokatu beharra daukagu. Ahal den neurrian, ahal den zerbitzurik onena ematen saiatuko gara.
 
     Ikasturte hasieran sortu diren eragozpenengatik barkamena eskatzen dizuet, eta hurrengoan berriro gertatu ez dadin saiatuko gara.

     Hurrengo dokumentuan, gaiaren inguruan  aspektu batzuen inguruko azalpenak luzatzen dizkizuet.
 
       Besterik gabe, adeitasunez

 

MIKEL MORRAS GOIKOETXEA

IKASBIDEA IKASTOLA IPIko ZUZENDARIA

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net