Gobierno Vasco

IKASTETXE PUBLIKOETAKO O.O.G.etako KIDEAK BERRITZEKO HAUTESKUNDE-PROZESUAREN EGUTEGI-PROPOSAMENA

  • 2016-10-24 |

IKASTETXE PUBLIKOETAKO O.O.G.etako KIDEAK BERRITZEKO HAUTESKUNDE-PROZESUAREN EGUTEGI-PROPOSAMENA 


Ikastetxe bakoitzeko Hauteskunde Batzordeak hauteskunde-egutegia finkatzeko eskumena badu ere, azaroaren 12ko 258/1996 Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraiki, artikulu horretan ezarritako epeak eta, halaber, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2016ko irailaren 12ko Aginduaren 2. artikuluan xedatutakoa betetzeko, ikastetxe guztiek honako hauteskunde-egutegia ezartzea gomendatzen da: 

-Agindua argitaratzea E.H.A.A.n: Urriaren 13an

-Hauteskunde-Batzordea osatzea: Urriaren 21ean

-Hautagaiak onartzea: Urriaren 24tik azaroaren 4ra

-Hautagaien eta hautesleen zerrenda behin-behinekoz argitaratzea: Azaroaren 7an

-Behin-behineko zerrenden aurkako murtziloak aurkeztea: Azaroaren 8tik 10era

-Aurkeztutako murtziloen ebazpena: Azaroaren 15ean

-Hautagaien eta hautesleen zerrenda behin-betikoz argitaratzea: Azaroaren 16an

-Hautaketa ekintzak gauzatzea: Azaroaren 21etik 24ra

-Boto-emanketetan lortutako emaitzak argitaratzea: Azaroaren 25ean

-Hauteskundeetako emaitzen aurkako murtziloak aurkeztea: Azaroaren 28tik 30era

-Aurkeztutako murtziloen ebazpena Abenduaren 12an

-Hauteskundeetako emaitzak behin-betikoz argitaratzea: Abenduaren 13an

-Laburpen-fitxa bete eta Hezkuntza-Ikuskaritzara bidaltzea : Abenduaren 15a baino lehen O.O.G. berriaren eraketa Abenduaren 15etik 20ra


© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net