Gobierno Vasco

EUSKO JAURLARITZAKO BEKAK

Eskatzeko epea:  Irailaren 18tik Urriaren 18 arte.( Presentzialak ikastolan Irailaren 25etik Urriaren 18arte).

Informazioa: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-2591/eu

Eskaerak berritzeko (pasa den ikasturtean beka eskatu zutenek):

Imprimaki bat jasoko duzue. Ziurtatu datu guztiak ondo daudela. Datuak zuzenak badira eta ez baduzue ezer berririk jarri behar, etxetik balioztatu dezakezue, goian agertzen den web orrialdean sartuz eta bidalitako dokumentuaren bukaeran agertzen den balioztatze zenbakia erabiliz.

Aldaketarik balego eskaeran, etxetik egin dezakezue web orrialdean. (dokumentazio berria eskaneatu eta web orrira igo beharko duzue.

Behin balioztatuta ez duzue aldaketak egiteko aukerarik. Kasu honetan ikastolatik pasa beharko duzue imprimakian egin nahi dituzuen aldaketak jarriz eta dokumentazio berriaren originalak ekarriz.

Eskaera berriak:

Ikastetxean egin beharko dituzue. Deitu hitzordua jasotzeko.

Imprimakia beteta ekarri behar da eta  bidali nahi duzuen dokumentazio guztia entregatu beharko duzue.

Bulegoko ordutegia:

09:00-15:30 astelehenetik ostegunera

09:00-15:00 ostiraletan


© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net