Gobierno Vasco

OLENTZERO EGUNA. ALBERTIA MENDIAN

  • 2017_12_13 |

Abenduaren 17an, betiko moduan, Olentzero eguna ospatuko dugu. Lehenik Albertia mendira igo eta gailurrean Olentzeroren omenezko aurresku dantza eta abestiak burutuko dira. Geroago, Landa herrira jeitsiko da eta Olentzerori gutuna eta muxuak emateko aukera izango dituzte txikienek, halaber, oparitxoren bat jasoko dute. Iturribero Mendi Taldeak hamaiketakoa prestatuko du, zera, gaztaina erreak, salda, pintxo eta edariak.
Ibilaldi honetarako Iturribero Mendi Taldeak autobusak jarriko ditu. Derrigorrezkoa da autobuseko eserlekua erreserbatzea bai telefonoren, WhatsApparen edo zuzenbide elektronikoren bidez.

 

Informazio gehiago

ITURRIBERO MENDI TALDE orrialdea ikusi

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net