Gobierno Vasco

Ikasbidea ikastolako Euskara Batzordeko ikasleak Peru Harrin, Leitzan

  • 2018_02_07 |
  • Xabier Gonzalez de Durana Batxiler 1.A eta ZuriƱe Balantzategi Batxiler 1.B

Euskara Batzordeko ikasleok pasa den urtarrilaren 18an Leitzara joan ginen, Peru Harri bisitatzera. Lehenengo, Maite Perurenak (Iñaki Perurenaren alabak) harrera egin zigun baita aurkezpentxo bat ere. Aurkezpenaren erdian Iñaki Perurena agertu zen, eta antzinako baserrietako bizimoduaz eta herri kirolen jatorriaz hitz egin zigun. Ondoren, guk zenbait harri altxatzeko aukera izan genuen (gutako batzuk agujetak izan genituen hurrengo egunean). Horren ondoren, atsedenaldi bat egin genuen, eta Xabier Perurena (bere semea) etorri zitzaigun, Peru Harriko erakusketa eta inguruak aurkeztera.


Lehenengo, bere aitaren (Iñakiren) lorpenei buruz hitz egin zigun. Berak irabazitako zenbait txapel eta altxatutako harri batzuk erakutsi zizkigun.


Ondoren, kanpora atera eta katapulta baten laguntzaz, harri bat jaurti genuen (ez zen inor zauritu). Ekintza hori guztietatik ikusgarriena izan zen.


Gero, izaki mitologikoak marraztuta zituzten zenbait harri erakutsi zizkigun. Egia esanda, bisitako atal hau umeentzako zen batez ere.


Azkenik, haiek eraikitako eskulturak ikusteko aukera izan genuen.
Dena den, bisita laburra iruditu zitzaigun eta Leitza ezin izan genuen bisitatu. Baina interesgarria izan zen, eta oso inguru ederra ikusteko aukera izan genuen.
 

ARGAZKIAK IKUSI


Xabier Gonzalez de Durana Batxiler 1.A eta Zuriñe Balantzategi Batxiler 1.B

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net