Gobierno Vasco

KORRIKA BADATOR!!!

  • 17/03/16 |

Familia agurgarria:

Korrikaren 20.edizioa martxoaren 30ean abiatuko da Otxandiotik eta apirilaren 9an amaituko da Iruñean. Lekukoa, euskara bizirik mantentzeko belaunaldiz belaunaldi egiten dugun esfortzuaren isla den lekukoa, eskutik eskura pasatuz joango da kilometroz kilometro.

Guraso elkarteak bere gain hartu izan du Korrikan laguntzea; eta horretarako, ikastola osatzen dugun guztion artean (ikasleak, irakasleak, bestelako langileak eta gurasoak) kilometro bat erosten dugu edizio bakoitzean. Izan ere, zapatilak jantzita eta guztiok elkarrekin festa giroan korrika eginda, euskararen, gure hizkuntzaren, lekuko bihurtzen gara.

Ikastolaren kilometroa (30b Km) Landaberde kalean izango da, Hondarribia kalearen parean (Ibaiondo gizarte-etxearen ondoan), martxoaren 30ean, osteguna, arratsaldeko 19:40an. Kilometroan, pegatinak banatuko ditugu; baina, horrez gain, proposatzen dizuegu baldin eta ikastolako kamiseta eta zapi laranjak badituzue eraman ditzazuela, horrela nor garen jakitea errazagoa izango baita.

Lekukoa, ohi bezala, honako hauek eramango dute:

* Ikastolako ziklo bakoitzeko ikasle bat, gainerako guztien ordezkari.

* Jubilatu berri diren irakasleak: Miren Ormazabal eta Bego Atxalandabaso.

Oraingoan, aprobetxatu nahi izan dugu familia asko bizi direla auzo horretan, eta, kilometroa egitera joan baino lehen, elkarrekin askaltzea proposatzen dizuegu. Izan ere, txokolatea eta opilak banatuko ditugu horretarako Zumaia plazan, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Bestalde, 18:00etan dantzaldia izango dugu —txiki nahiz handientzat— plaza horretan bertan, DJ kaktusek animatua. Txokolatea jatera etortzen zarenean ere, ekarri kamiseta eta zapi laranjak.

Aurrekoetan bezala, Kilometroa ikastolako familien borondatezko diru ekarpenekin ordainduko da. Ekarpenak ondoko kontu korrente honetan sartu behar dira:

Euskadiko Kutxa: 3035 0012 70 0120074734

Jarri “Korrika eta ikaslearen izen-abizena”

 

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net