Gobierno Vasco

ESKOLA JAZARPENARI BURUZKO HITZALDIA

  • 2017/03/24 |

Zoritxarrez gero eta ohikoagoa da eskola-jazarpenari buruzko komentarioak entzutea; guregandik gero eta hurbilagoko kasuak izaten dira, gainera. Nola jokatu behar dugun jakiteko, oso garrantzitsua da jokamolde hori ezagutzea.


Ikasbidea Ikastolako Iturribero Guraso Elkarteak doaneko hitzaldi bat antolatu du gaian sakontzeko, eta guztiok gonbidatu nahi zaituzte bertaratzera.


Hona hemen datuak:
Nork: Psikoworks
Norentzat: Ikastolako ikasleen gurasoak
Noiz: 2017-04-04
Ordua: 18:30
Tokia: Ikasbidea (Areto nagusia)
Hizkuntza: Erderaz

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net