Gobierno Vasco

LOMCE

  • 17/05/03 |

Familia agurgarriak,

Nahiz eta Cristina Uriarte sailburuak   informazio argi eta zehatzik oraindik ez eman jakin badakigu gure ikastetxeetan LOMCEren araberako 4 azterketa inposatu izango ditugula datozen  egunetan:

Lehen Hezkuntzan: 3. mailan(Isei-iveik bidalitakoaren arabera)eta 6. mailan( lagin bat izan daiteke)

DBHn: 4. mailan(laginbat izan daiteke)

Batxilergoan 2. mailan(unibertsitaterako sarbidea).

Horregatik Hezkuntza Plataformak  Planto dinamika bultzatzen ari gara jada: 

Mobilizazioak: eskolan, auzoan, hirian... Hasteko data: maitzaren 5a, ostirala.

Elkarretaratzeak: ostiraletan.

- LH eta DBHko klaustro, Eskola kontseiluaren babesa bultzatu ( idazkiak atxikituta doaz ).

LHko 3. eta 6. mailetan familien bilerak egin. Informazioa eman. Norbanako sinadurak jaso (idazki eredua atxikituta doa).

DBHko 4. mailako familien bilera informatiboak egin. Ikasleek bultzatzen duten plantoari babesa eman.

Dagoeneko hitzaldiak ematen hasi gara.

Atxikituta doaz idazkiak eta kartelak.

 

Iaz 178 zentroetan planto egin genion 3. mailako azterketari, horietako 24 Gasteizkoak izan ginelarik. Aurten ere  jarraipen eta hartu-eman zuzenak izango ditugu. 

Denok dakigu zein garrantzitsua den hezkuntza komunitatearen partaidetza, gelan,  eskola kontseiluan...

 

Horregatik dei egiten dugu PLANTO dinamikan parte hartzera.  Denon artean lortuko dugu.

Zerbait beharrez gero harremanetan jarri eta  erantzungo dugu.

LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!

AZTERKETA INPOSATUEI PLANTO!

GUK GURE HEZKUNTZA ERAIKI!

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net