Gobierno Vasco

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA - ekainaren 4an

  • 2017/06/02 |

Familia agurgarriak,

 

Ekainaren 4an Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatuko dugu Gasteizen, Zabalgana auzoan. Egun horretan Eskola Publikoaren alde lanean gabiltzan guztiok elkartzeko asmoz.

 

Beti bezala egitaraua zabala antolatu da egun ederra pasa dezagun guztiok: tailerrak, ikuskizunak, ibilbideak, erromeria, kontzertuak, kalejirak, antzerkia,... Programazio oso hori azaltzen duen esku-orria bidali egin da zuen ikastetxeetara aste honetan, beraz adi egon zaitezte ikasle guztiei ahalik eta azkarren banatua izan dadin.

 

Horrez gain Jaiaren egunean bertan laguntzeko boluntarioak ekartzeko deia luzatzen dizuegu ikastetxeei. Ahalik eta azkarren bidali jai egunean laguntzeko prest dauden boluntarioen izena, telefonoa eta zein ordu tartetan egongo diren prest laguntzeko.

 

Animatuko zaretelakoan, jaso ezazue agur beroa 

BERRIA Informazio gehiago ikusi (doc, 305KB)

Denon Eskolaren gutuna ikusi

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net