Gobierno Vasco

Haurrentzako marrazki lehiaketa

  • 2017/05/18 |

“Asociación Histórica Vitoria 2013” Elkarteak, Haurrentzako marrazki Lehiaketa antolatu du, “Gasteizko bataila” eta “Araba Jeneralari “ eskainitako monumentuaren mendeurrena ospatzeko, Egitasmo honen helburua bikoitza da, alde batetik, gure historia ezagutzea du xedea eta beste aldetik Bakearen baloreak goraipatzea eta Europarekiko elkartasuna.
Marrazki lehiaketa Arabako  ikasle guztiengana zuzentzen da ( 5 -12 urtekoentzat), hurrengo maiatzaren 27an, Ama Birjinaren plazan. Bertan, materiala banatuko da marrazkia egiteko (kartulina eta margoak). Parte hartzaile guztiei oroigarri txiki bat emango zaie eta “Napoleon” garaiko benetako soldaduekin argazkiak ateratzeko aukera izango da. Parte-hartzaile gehien lortuko duen eskolari ere opari berezia emango zaio.

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net