Gobierno Vasco

TESTU LIBURUEN KANPAINA 2017

  • 2017/06/13 |

Gogorazi nahi dizuegu 2017-2018 ikasturterako Elkar banatzailearekin antolatzen dugun TESTU LIBURUEN KANPAINA hasita dagoela.  Erreserba ekainaren 16ra arte egin dezakezue.
Aurreko urteetan bezala, aurten ere liburuen azalen argazkiak ikusi ahal izango dituzu interneten bidez; halaber, ikastolak gomendatutako eskola-materiala erosi ahal izango duzu. 
Bestalde, iaz izan zuen harrera ona ikusita, gomendatzen dizugu on-line denda erabiltzea, liburuak erreserbatu eta erosteko. Horrela egitera, ez duzu erreserba galduko; eta, liburuak jasotzerakoan, ez duzu ilararik egin beharko, zuk eskatutako guztia poltsa batean prest izango baituzu fakturarekin batera.

 Kanpaina honen bitartez, eskola-materialarenak  &percent;15 eta &percent;40 bitarteko deskontua du. Eskaera berezirik egin nahi izanez gero, oharren eremuan azaldu behar duzu.

 Zuen seme-alaben bidez, xehetasun guztiekin oharra jaso duzue jadanik. 

 

 

 

 

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net