Gobierno Vasco

XXVII. E.M.F. ren haur-ibilaldia - Memorial Angel Nuño (2017/10/01)

  • 2017/09/27 |

Kaixo:


Jakin badakigu Eskola kirolako Mendiko kanpaina oraindik ez dela hasi, baina giharrak berotzeko, Euskal Federazioaren XXVII. Haur-Ibilaldian, eta aldi berean Angel Nuñoren I Oroimenezkoan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Oso ibilbide erreza da, mendian bai,  baina erreza, eta gurasook zuen seme-alabekin elkarrekin ibil zaitezkete Gasteiz ondoan ,naturaz gozatuz.

Ibiltzeko gogoak baino ez duzue behar, gainontzeko guztia geuk jarriko baitugu; musika, puzgarriak, anoa, eta abar.

Joateko modua erreza da, zuen kabuz joan zaitezkete Apodakara, edo geuk jarritako dohaineko autobusa erabil dezakezue. Autobusa Forondako atariko aparkalekuan hartuko dugu.

Mezu honekin batera kartela eta diptikoa bidaltzen dizkizuegu, eta zalantzaren bat edukiz gero Euskadiko Mendi Federakuntzarekin  harremanetan jar zaitezkete.

Eskerrik asko


Kartela (pdf,465KB)


Diptikoa (pdf,267KB)

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net