Gobierno Vasco

Oharra: Eusko Jaurlaritzari eskatutako berezietako aholkulariaren ordezkapena

  • 2017/11/30 |

Egun on:

Gogoratuko duzuenez, Guraso Elkartearen bitartez eta IBAIONDOko Guraso Elkartearen eskutik Berritzeguneko aholkulariarekin egon den arazoan lanean aritu gara. Hilabete hauetan, eskolak aholkularirik gabe funtzionatu du, horrek dakarren ondorioekin.


Lehenik eta behin, proposamen honetan parte hartu duten familiei eskerrak eman nahi dizkiegu.


Atzo jasotako eskutitz batean adierazi digute deialdiaren ebazpena egin dela. 

Antza denez, lan hori  egingo duen pertsona aste honetan hasiko da lanean.


Hilabete hauetan guztietan aholkularirik egon ez denez, adierazi dugu konpentsazio baten beharra dagoela. Horrela, aholkulariari laguntzaile bat jartzea eskatu dugu. Helburua umeen balorazioak ahalik eta azkarren egitea izango litzateke, haiekin lanean lehenbailehen hasi ahal izateko. Esan digute horretarako idatzizko beste eskakizun bat aurkeztu behar dugula, eta, oraingo honetan, atxikita doakizuen inprimakia betetzea eskertuko genizueke eta horretara animatzen zaituztegu.


Momentu oro prozesuaren berri izango duzue.

 

Eskaera egiteko gutuna (docx, 16KB)

Eusko Jaurlaritzaren erantzuna (pdf, 144KB)

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net