Gobierno Vasco

Eskola-jantokiak EAEn. Nolakoak diren eta nolakoak izan litezkeen: elikaduraren kalitatea, hezkuntza-potentziala eta ingurunearekin duen lotura

  • 2017/12/23 |

Abenduaren 14an “Eskola-jantokiak EAEn. Nolakoak diren eta nolakoak izan litezkeen: elikaduraren kalitatea, hezkuntza-potentziala eta ingurunearekin duen lotura” ikerketa aurkeztu zuten VSF Herrien Bidezko Elikadura eta EHIGE elkartek Irantzu Duro (LAIA Ekosormena) ikerketaren egilearekin batera.

 

Ikerketaren helburu nagusia EAEko ikastetxeetako elikadura-sistemen analisi eta diagnostikoa egitea izan da. Ikastetxe barnean zein inguruarekin lotuta dauden erlazio, erabaki eta jarduera guztiak barne hartzen ditu ikastetxeetako elikadura-sistemak. Eskola-jantokia da elikadura-sistemaren zutabeetako bat, horregatik zentratu gara bertan.


Lau atal ditu ikerketak:

 

·         Sistemaren ezaugarritzea: sistema ondo definitu, hau da, osatzen duten atal guztiak definitu, baita berauen funtzio eta akzioak ere, hala nola erlazio hauek gidatzen dituzten arau eta erakundeak.

 

·         Inpaktuak eta eraginak: sistemaren inpaktu lokalak eta globalak aztertu elikadura-sistema eredu desberdinak konparatu ahal izateko.

 

·         EAEk dituen baliabideak ezagutu (testuinguru lokalaren deskribapena). Baliabide horien arabera egingo dira hobekuntzarako proposamenak.

 

·         Eskola-komunitateen elikadura-sistema hobetzeko proposamen zehatzak, EAEren baliabideak eta inpaktuen murrizketa kontuan hartuta.

 

Hurrengo estekan eskuratu dezakezue ikerketa:

http://www.ehige.eus/wp-content/uploads/2017/12/laburpena-web.pdf

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net