Gobierno Vasco

Jaia 2018

  • 2018/05/09 |

Kaixo familia!


Iturriberoko Guraso Elkartetik ikastolako jaia prestatzen ari gara. Jaia ekainak 9an izango da. Urtero bezala, egun horretarako ekintza ezberdinak antolatzen ari gara baina guzti horiek aurrera eraman ahal izateko eta jaia errealitate bat izan dadin zuen laguntza behar dugu.


Egin beharrekoak zaintza/kontrol eta espazio ezberdinak prestatu eta jasotzean oinarrituko lirateke.


30 bat pertsona izango lirateke beharrezkoak guztiok egun honetaz disfrutatu ahal izateko. Ez badira bolondres nahikorik lortzen, jaia bertan behera geldituko litzateke, horrek guztiontzat ekarriko lituzkeen eragozpen guztiekin.


Laguntzeko prest dagoena gurekin jarri dadila kontaktuan ondorengo posta elektronikoaren bitartez maiatzaren 18a baino lehenago:


gurasoelkartea@ikasbidea.net


Mila esker zuen laguntzagatik!


© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net