Gobierno Vasco

elkar

Aurreko urteetan bezala, 2018-2019 ikasturterako, ikasliburuak ikastetxean bertan erosteko aukera eskaini nahi dizuegu. Era honetako erosketa modua egitera animatu nahi zaituztegu ikastetxearen www.ikasbidea.net web gunean sartuz eta testuliburuak linkatu ondoren (edo elkar dendan), lehenik erreserba egin eta aurrerago liburuak erosteko.  

Ikasturte honetan eskola materiala Ikastolan bertan eros dezakezue prezio berezian  eta KIROL MATERIALA (txandala, izerditakoa etab) ere liburuekin batera jasoko duzue. Papertegian eta jokuetan ehuneko 10-eko deskontua izan dezazuen txartel bat ere entregatuko zaizue.


ERRESERBA: Web gunean sartzean, (maiatzaren 8tik ekainaren 11era), bertan aterako den menuan hurrengo datuak seinalatu beharko dituzue: zuen seme-alaba orain dagoen kurtsoa eta datorren urtean egingo duena, izen-deiturak eta ikastetxearen kodea, kasu honetan (63). Ondoren, bidali-ri eman eta pantailan agertuko diren ikaslearen klabea eta pasahitza, zuen posta elektronikora bidaliko zaizue zuzenean.

EROSKETA: Erosketa internetez egin nahi izanez gero, (ekainaren 12tik uztailaren 10era), klabea eta pasahitza idatzi eta eskaera egin hauetako aukera bat seinalatuz:
    • Ikastetxean jaso.
    • Itxarotea ekiditeko,  aldez aurretik kreditu-txartelez ordaindu eta ikastetxean jaso.
    • Aldez aurretik kreditu-txartelez ordaindu eta etxera eraman.

Liburuen bidalketa etxeetara abuztuaren bukaeran egingo da.
Erosketa egiterakoan libururen bat faltako balitz, ikastolan bertan emango da ikasturteko lehen egunean.

Erreserba eta erosketa internet bidez egiten bada, zure liburuak erreserbaturik edukiko dituzu fakturarekin batera poltsa batean sartuta, itxaron gabe eta jasotzean ordaintzeko aukera.

Erreserba internetez egin beharrean zuzenean ikastetxean egin nahi izanez gero, beste urteetan egin den moduan, gutun honen beheko aldean dagoen eskaera bete eta ikastetxean utzi.
 
Edozein aukera eginda ere, erreserba ekainaren 11 baino lehenago egin behar da.

IKASLIBURUEN EROSKETA: Era batera edo bestera erreserba egin duten ikasleentzat, ikasliburuak ikastetxean erosteko datak hauexek izango dira:

ETAPA: BIGARREN HEZKUNTZA: DBH3., 4. eta BATX. 1., 2. mailak
DATA: Irailak 4 eta 5
TOKIA: Idazkaritzako eraikina
ORDUTEGIA: 10:00-13:00 / 17:00-19:00

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net