Gobierno Vasco

 

 Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


Euskaraldia DBH

2018_12_13

Abendua heltzearekin batera, dagoeneko Euskaraldia eta Euskararen eguna pasa zaizkigu. Hainbat ekintza burutu ditugu: gure ahogozoen txapak diseinatu eta egunerokorako genituen erronkak aurrera eramaten saiatu, Kidam Magoarekin saio bat izan, paiasia linguistikoa atondu, dantza-plaza…


ARGAZKIAK IKUSI

BADATOR 2018-2019 URTEKARIA!!

11_12_2018

Aurtengo alea eskuratu nahi baduzue, bi aukera daude:

1. Guraso elkarteko BAZKIDE BAZARETE, aurten ALE BAT DOHAINIK jasoko duzue familia bakoitzeko (seme-alaba nagusiari emango zaio). Soilik beste bigarren ale bat, edo gehiago, nahi izanez gero, egin 3€ko diru sarrera nahi duzuen ale bakoitzagatik.


2. Guraso elkarteko BAZKIDE EZ BAZARETE, egin 7€ko diru sarrera ale bakoitzagatik.

ABENDUAREN 31 baino lehen honetako edozein kontu korrontetan:

Laboral kutxa: ES75 3035 0012 70 0120074734
Kutxabank: ES35 2095 3150 22 1090110718


MESEDEZ, OSO GARRANTZITSUA DA, FUNTSEZKOA, eta banaketa lana ikaragarri errazten digu, ordainketa egiterakoan horrela adierazten baduzue: lehenik, jaso behar duen ikaslearen ZIKLOA (HH, LH, DBH edo BATX), gero MAILA (zenbakia eta letra) eta azkenik IKASLEAREN DEITURAK (ez dugu izenik behar!!).


Adibidez, honela izan beharko litzateke:
HH 2B Alda Muguruza
HH 5A Ibañez Urarte
LH 3D Sautu Makazaga
DBH 2B Zubiagirre Bueno
BATX 1B Segura Ibisate

Ez da beharrezkoa ordainagiria ikastolara eramatea!!

Guraso Elkarteko Batzordea

Euskaraldia LMH-HH

2018_12_10

Eskerrik asko ospakizun hau aurrera eramaten lagundu diguzuen familia guztiei, zuen laguntzarekin... dena da posible !

Kalean ta etxean, herriko dendetan
jende guztia dau alaitasunez berbetan
herriko jaixetan, oholtza gainean
euskaraz bizi nahi dugu 11 egunetan!

Mari Domingi eta Olentzero, eta Errege Magoak

2018_12_03

Aurten, nobedade moduan, Olentzerok eta Mari Domingik euren lekua dute Uraren lorategi sekretuan. Hurbildu zaitez bisitatzera Florida Parkeko txoko honetara eta zure gutuna entregatu ahalko duzu postontzian.

Urtero lez, egun seinalatuetan pertsonaiekin elkartzeak egongo dira, hala nola, tradiziozko desfileak. Kontsultatu itzazu Mari Domingi eta Olentzero, eta Errege Magoen jarduerak.

Gehiago jakiteko egin klick

OOGren partaideen eraberrizketa

2018_11_28

Dagoeneko  bi  urte pasa  dira  Ikastolako  OOG eratu  zenetik,  beraz, legeak  agintzen  duen partaideen eraberritzea egin behar da. Eraberritze partzial  honetan hautatu  behar  dira 2014 an  izandako  hauteskunde etan  4  urtetarako izendatu  ziren  estamentu  guztietako    partaideak  ordezkatuko  dituzten  pertsonak.  Era  berean,  bi  urte hauetan zehar suertatu diren bakanteak ere bete beharko dira

 

HAUTAGAIEN BEHIN-BETIKO ZERRENDA


 

OOGrako HAUTESKUNDEEN EMAITZAK (2018-2022)   

ARAUDIA ETA EGUTEGIA IKUSI

HAUTAGAIEN BEHIN-BETIKO ZERRENDAK

IKASLEAK BOTOA EMATEKO PROZEDURA

FAMILIAK BOTOA EMATEKO PROZEDURA

NOLA PARTE HARTU OOGetan GIDA PRAKTIKOA

 


© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net