Gobierno Vasco

 

 Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


Baratza, ikasteko lekua.

2018_05_25

Irailean  familien laguntza eskatu genuen ikastolako baratza konpontzeko eta jakina, beraiei esker bideoan ikusiko duzuen guztia  posiblea izan da. Eskerrik asko laguntzeagatik, eta ikusten duzuen bezala  etengabe jarraitzen dugu lanean!


Arabako 8. Olinpiada matematikoa

2018_05_21

Hezkuntza sailak Arabako 8. Olinpiada matematikoa LMH 6. mailako ikasleentzat iragarri du. Betiko eran txapelketak bi fase izan ditu. Lehenengoa ikastetxeetan garatu da. Fase honetan Ikastetxe bakoitzean hiru ikasle aukeratu dira. Bigarren aldian, ikastetxeetako ordezkariek ( 3 bakoitzeko) , “ Los Herran” institutuan lehiatu dira. Gure Ikastolako ordezkariak Javier Carasa, Amaia Muruamendiaraz eta Eneko Ciarrusta izan dira. Zorionak hiru ordezkariei eta esker on berezi bat Javirentzat Txapelketako irabazleen artean egotearren !

LMH 2.mailako gelen margotze-lana

2018_05_17

Asteburu honetan 2.mailako gelak txukuntzen eta margotzen egon gara. Eskolaren ikuspegi berritzailea aurrera eraman ahal izateko ezinbestekoa da eskola komunitatearen inplikazioa; ikasleak, familiak eta irakasleak. Oraingoan zailtasunak izan ditugu familia gutxi hurbildu direlako. Aurrerantzean ekimen hauetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.


Lan kooperatibo honetan parte hartu duzuenoi eskerrak eman nahi dizkizuegu.
- Eskerrik asko gelak antolatzen, altzariak babesten, zuloak estaltzen eta abarretan  parte hartu zenuten ikasleei, margotze-lana ugari erraztu baitzenuten.
- Eskerrik asko hormak, erradiadore eta markoak margotzen lagundu diguzuen familiei, zuen laguntza ezinbestekoa baita ematen diren aldaketak gauzatzeko.
- Eskerrik asko ere irakasleoi zuen aisialdian duzuen etengabeko inplikazioagatik.  


JAKIN-MINA 2017-2018

2018_05_11

Azkenengo urteetan bezala , aurten ere , DBH4. mailako 4 ikaslek Jakinmina programaren agiriak jaso dituzte Igone Martínez de Luna Kultura diputatuaren eskutik. Ekitaldia apirilaren 10ean izan zen Arabako Foru Aldundian.



 Jakinmina programa Jakiundek ( zientzia , arte eta letren akademia) antolatzen du eta honi esker ikasleek Unibertsitatean antolatutako hainbat hitzalditan parte hartzeko aukera izan dute.

 

ARGAZKI GEHIAGO IKUSI

EUSKARAK EUSKALDUN EGITEN GAITU !

2018_04_25

EUSKARAK EUSKALDUN EGITEN GAITUela argi utzi digute batxilergo 1. mailako ikasle hauek.

 

Plazer hutsa izan da beraiek bidelagun izatea!

Eskerrik asko!


Horma-irudiaren argazkiak ikusi

 

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net