Gobierno Vasco

 

 Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


Ezin da edukirik erakutzi beste istantzian paginazioa erabiltzen badago

EUSKARAK EUSKALDUN EGITEN GAITU !

2018_04_25

EUSKARAK EUSKALDUN EGITEN GAITUela argi utzi digute batxilergo 1. mailako ikasle hauek.

 

Plazer hutsa izan da beraiek bidelagun izatea!

Eskerrik asko!


Horma-irudiaren argazkiak ikusi

 

MUSIKOTERAPIA SAIOA

2018_04_23

Pasa den astelehenean, hilaren 16an, Carmen Bravo musikoterapeutak, musikoterapiaren mundua hurbildu zien Psikologia ikasleei eta saio bat egiteko aukera izan genuen. Oso saio interesgarria izan zen eta ikasleek asko gozatu zuten inprobisazioekin eta planteatu zituen dinamikekin.


Filosofia Departamentuak antolatutako ekintza izan zen.

LAGUNTASUNAREN ARKUA (LMH 4 eta 5)

2018_04_13

“ACOSO EN LAS AULAS” Hori izan da Lehen Hezkuntzako  4. eta 5. mailako ikasleek ikusi duten filmea. Ikusi ondoren  filmean agertzen diren biktima, erasotzaile eta ikusleen papera aztertu dute. Baita jezarpen fisiko eta psikologikoa ezberdintzen ikasi dute ere.

Azkenik, zuen seme-alaben egindako lana:

“LAGUNTASUNAREN ARKUA”

 


Idazleak eta ilustratzaileak gurekin !!!

2018_03_28

4. mailara Mikel Valverde idazle eta ilustratzailea etorri zitzaigun. Bere liburuetan agertzen diren marrazkiak nola bururatu, egin, eta margotzen erakutsi zigun. Asko ikasi genuen klase horretan.
Eta 2. Mailakoek liburu batzuk irakurri ditugu eta erakusketa baterako egindako lanak erakutsi dizkigute.


A ZE PLAZERRA IRAKURTZEA, MARRAZTEA ETA MARGOTZEA!!!

 


MERCEDES BENZ LANTEGIRA BISITA

2018_03_23

Martxoaren 23an, Industria teknologiako Batxilergoko bigarren mailako ikasleak Mercedes Benz lantegira joan ziren. Bertan, automobilgintzan erabiltzen diren prozedurak eta katearen funtzionamendua ikusi eta ulertu ahal izan zuten. Mercedeseko langileen azalpenak ezin hobeak izan ziren eta gure ikasleek asko ikasi zuten langileengandik.

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net