Gobierno Vasco

 

 Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


Apirilak 23 : Liburuaren Eguna (2013)

2013-04-23

LHko Ikasleok munstro erraldoi bat osatu dute 2013ko liburuaren eguna ospatzeko. Ikasle bakoitzak bere eskuaren siluetaren formarekin munstroaren gorputza apaindu du.

 

*Irudi gehiago ikusi ahal izateko egin klik hemen

ESMEren Enpresa Ideiarik Onenaren Lehiaketa

2013-04-18

Ostiralean, apirilaren 12an, Ikastolako 1.  batxilergoko lau ikaslek ESME Enpresaren "Ideiarik Onenaren Lehiaketa"n bigarren postua lortu zuten Donostian, Deustok han daukan unibertsitatean.

Horren gakoa parte hartzaileek enpresa zein produktu berri eta irudimentsu bat asmatzea zen. Gure ikasleen ideia bi pisuko taberna ekologiko bat da, non bigarren solairuan bizikletaz betetako gela batean boluntarioen esfortzu fisikoaren bitartez, negozioaren energia bermatu da. Teilatuko eguzki plakek ere lagunduko dute hori aurrera eramatera. Ura birziklatzeko eguzkiko ura berrerabiliko duen mekanismoa instalatuko da. Maila berdinean jarraituz, bertan eskainiko den janaria lorategiko baratzetik eta ukuilutik prestatuko da, baserri-giro atsegina sortuz.

Apirilaren 23an: Liburuaren Eguna

2013-04-17

2013 Udaberriko irakurketa gidak DBH 1. eta 2. mailako eta Batxilergoko ikastolako web orrian argitaratu dira. Apirilaren 23an Liburu Eguna ospatuko baita.

Gidak, Ikastolaren web orrian, bi liburutegietarako egokitutako esparruan aurkituko dituzue

Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak)

2013-04-12

Onarpena / Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
2013-2014 ikasturtea

Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak):

-Haur Hezkuntza: Itxaronzerrendako eskatzaile onartuak.

-Haur Hezkuntza: Ordezkaritzak beste ikastetxe bat esleitu dien eskatzaileak.


Talur eta Aspanafoha elkarteek antolaturiko elkartasun kanpaina : Tapoien bilketa

2013-04-10

Laguntzaile estimatuak:

Komunikabideetan iragarri zen bezala, urtarrilaren 10ean, Aitzina Elkarteak helburua (ataxia-telangiectasiari buruzko ikerketa bat sustatzea) bete ondoren tapoiak biltzeko kanpaina amaitutzat eman du.

TALURrek     (Ekintza   eta   gizarte   parte-hartzea   adimen-urritasuna   duten pertsonentzat)   eta   ASPANAFOHAk     (Araban   Minbizia   duten   haurren   gurasoen elkartea), elkartasun kanpaina honetan, testigua hartu dute honako helburu hauekin:

-Talur: esparru inklusiboa sortzea adimen urritasuna duten pertsonentzat, gizarteratzea errealitate bat egitea.
-Aspanafoha: Araban Adingabeen minbizi tratamendua probintziatik kanpo desplazatu behar duten familiei laguntza eskaintzea.

Laster elkarteetako ordezkariak, tapoiak jasotzeko guneetan agertuko dira, elkartasun kanpaina honen jarraipenari buruzko informazio gehiago emateko.

Edozein galdera izanez gero, jarri harremanetan:

-    Talur: talur7@gmail.com / 688841651 / 688867306.
-    Aspanafoha: aspanafoha@aspanafoha.org. 945240352.

Aldez aurretik zuen laguntza eskertzen dugu.

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net