Gobierno Vasco

 

 Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


Ezin da edukirik erakutzi beste istantzian paginazioa erabiltzen badago

"Las Brujas"

2018_03_22

Ikusi 5. eta 6. mailako irakurle batzuk (Maren, Markel eta Igone) "Las Brujas" liburuaren egin duten aurkezpena !


"Liburuak utzitako oroimena, liburua bera baino nabarmenagoa da"


Udalaren Opor Programa

2018_03_21

Gune honetan Gasteizko Udalak udarako prestatu dituen opor jarduerak aurkezten dizkizuegu. Jarduera hauek tresna bikaina dira gure ume eta gazteak pertsonalki eta sozialki aberastu eta garatu daitezen, eta baliabide ezin hobea hiri honetan bizi garen pertsonen bizitza kalitatea handitzeko.


INFORMAZIO GEHIAGO ETA LIBURUXKA IKUSI

BERDINTASUNA-MARTXOAK 8

2018_03_12

Pasa den martxoaren 7an (8an greba baitzegoen konbokatuta), DBHn eta Batxilergoan, zenbait ekintza burutu ziren:

1.- Zintzilikarioak pasabideetan: Berdintasun batzordeko ikasleek apaindu zituzten pasabideak haiek egindako zintzilikarioekin.
2.- Erakusketa: Pasabideetan hormairudi eta argazki kollage-erakusketa egin zen.
3.- World kafea: Ikasleak 5eko taldeetan bildu ziren berdintasunari buruz eztabaidatzeko. Berdintasun batzordeko ikasleak aritu ziren dinamizatzaile moduan taldeetan. 15 minutu pasa eta gero, parte-hartzaileek lekua aldatzen ziren. Guztira 3 mahai-eztabaida sortu ziren. Oso ekintza arrakastatsua izan zen.
4.- Berdintasun batzordeko ikasleek hitzaldiak eman zituzten DBH 1, DBH2 ETA LMH6 mailetan.
5.- Mintegi desberdinek Berdintasunari buruzko zenbait materiala eskegi zuten euren esparruen kanpoaldean.

ARGAZKIAK IKUSI

Espageti zubia

2018_03_06

Otsailaren 26an, Koldo Mitxelena BHIn, Ikasbidea Ikastolako eta Koldo Mitxelenako bigarren batxilergoko teknologia ikasleak elkartu ziren. Saio horretan ikasleek espagetiekin egindako zubiak frogatu ziren. Horretarako, zintzilik jarritako pisuak joan ziren gehitzen zubiaren egitura apurtu arte. Holan frogatu ahal izan zuten egindako diseinu eta kalkuluak egokiak ziren.


Bi ikastetxeen arteko oso esperientzia polita izan da eta espero dugu datozen urteetan ikastetxe gehiago izatea.

 

ARGAZKIAK IKUSI

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net