Gobierno Vasco

 

 Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


Ikastolan gaur: Marisol Ortiz de Zarate

2013-01-29

Gaur goizean  DBHko 3.mailako ikasleekin Marisol Ortiz de Zarate  idazlea egon da. Bere “ Los enigmas de Leonardo”  eleberriari buruz hitz egitera eta aldi berean ikasleek eginiko galderei erantzutera etorri da.
Bere jakite-maila hobetzeko irakurtzea oso lagungarria suertatu zitzaiola adierazi digu.Idazterakoan kontatu nahi duzun istorioa sinesgarria izan behar dela ere esan digu. Irakurtzea  dibertimendua izan behar dela, denboran eta espazioan zehar bidaiatzen egongo bagina bezala ….

Agate Deuna (2013)

2013-01-23

Aurreko urteetan bezala, Iturribero mendi taldetik, guraso talde batek Santa Ageda bezperan, hau da, otsailaren 4an, kantatzera irtetzeko ohiturarekin jarraitzeko asmoa dugu.

Beraz, denak, guraso zein ume, gonbidatu nahi zaituztegu egingo diren bi entsaioetan parte hartzera. Hauek urtarrilaren 29an eta 31n egingo dira, arratsaldeko 19tatik 20tara Gasteiz txiki auzo elkarteak dituen lokaletan. Lokal hauek Las Escuelas kalean daude, katedral zaharraren ondoan.

Horretarako, otsailaren 4an, Ahateen Iturrian 19tan elkartuko gara.

Animatu nahi zaituztegu parte hartzera.

Edozein zalantza izanez gero deitu Gartxiri telefono honetara: 695 782511

Iturribero Mendi Taldea : Urtarrilak 27

2013-01-23

Ohar honen bidez gogorarazi nahi dizuegu 2012-13 denboraldiko egutegiaren arabera aste honetako igandean, urtarrilak 27, Peña Obi eta Peña las Cinco mendietara hurbilduko garela.
                                                                                                                                                                        

Informazio gehiago Iturribero Mendi Taldearen web orrian.

"ATEAK ZABALIK" EGUNA

2013-01-21

Datorren astean hasiko den 2013/2014 ikasleen aurrematrikulazioa dela eta “ateak zabalik” eguna antolatu dugu, eta atsegin handiz gonbidatu nahi zaitugu zuen seme/alabak gure ikastolan matrikulatzeko asmoa duzuen guraso guztiak. Aipatutako “ateak zabalik” eguna, urtarrilaren 26an, larunbata, egingo da. 2013/2014 ikasturtearen ezugarriak eman ondoren bertako eraikinak erakutsiko zaizkizu.

Bilkura etapaka egingo dugu:
-DBH: 10:30ean Bigarren Hezkuntzako liburutegian.
-Haur eta Lehen Hezkuntza: 11:00etan ikastolako Areto Nagusian .

Egun horretarako haurtzaindegi zerbitzua izango dugu.

Bi urteko gelak, Zaramaga auzoan (Azazeta Mendatea kalean) kokaturik izango ditugu.

Ikastola honi buruzko informazio gehiago jaso dezakezue Interneteko helbide honetan: www.ikasbidea.net

2013-2014 IKASTURTERAKO AURREMATRIKULAZIOAK

2013-01-21

Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizugu 2013-2014 ikasturterako ikasle berrien aurrematrikulatze epea zabaltzear dagoela.

Era berean gogorarazten dizugu, aipatutako etapetako ikasleentzat ikastetxez aldaketa eskatzeko unea dela. Ikastxe berean jarraitu nahi izanez gero, ez da inolako eskakizunik egin behar.

EPEAK:
Aurrematrikulazio epea: urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra arte.

AGIRIAK:
1.    Plaza eskatzen den ikaslearen arduradunaren NAren/AIZan fotokopia.
2.    Aitari, amari edo legezko ordezkariari eta ikasleari dagokien familia-liburuaren orrien fotokopia. Datuak egiaztatzeko originala ere, aurkeztu beharko da.
3.    Familiaren errolda agiria (aitarena, amarena, tutorearena, eta seme/alabena)

Errolda agirian adierazitako helbidea ez badator bat aitaren, amaren edo legezko tutorearen NAn agertzen denarekin, ez da atal honengatik puntuaziorik emango, Udalak aldez aurretik helbidea egiaztatu arte.

Baremazioko atal bati dagokion dokumentazioa aurkezten ez denean, honi legokiokeen puntuazioari uko egingo zaio.

Aurten, aurrematrikulazioa ikastolan bertan egiteaz gain, online Internet bidez egiteko aukera ere izango duzue www.hezkuntza.net webgunean. Nahiz eta Internet bidez aurrematrikulazioa egin ikastolara bertaratu beharko da dokumentazioa aurkezteko.

Besterik gabe agurtzen zaitugu

 

Karmelo Muñoa Bengoa
- ZUZENDARIA / DIRECTOR -

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net