Gobierno Vasco

 

 Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


Onarpena / Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 2013-2014 ikasturtea

2013-01-16

Egutegia

  • Izena emateko epea:
    • On-line: 2013ko urtarrilaren 28tik otsailaren 7ra
    • Ikastetxean: 2013ko urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2013ko urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra.
    Aukeratutako lehengo ikastetxean baino ez dira entregatuko eta ikastetxe honek erabakitako ordutegian

  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: 2013ko otsailaren 19an

  • Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: 2013ko martxoaren 4an

  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2013ko martxoaren 15era arte

  • Eskabideari uko egiteko: 2013ko martxoaren 15era arte

  • Behin betiko zerrendak argitaratzeko: 2013ko martxoaren 21ean

  • Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak): 2013ko apiriaren 12an

  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2013ko maiatzaren 13ra arte

Iturribero Mendi Taldea: Urtarrilaren 13an

08-01-2013

Ohar honen bidez gogorarazi nahi dizuegu 2012-13 denboraldiko egutegiaren arabera aste honetako igandean, urtarrilak 13, 1224 metroko UMANDIA mendira hurbilduko garela.
                                                                                                                                                                      

Informazio gehiago Iturribero Mendi Taldearen web orrian.

Iturribero Gurasoen Elkartea: 2012ko Gabonetako Loteria

2013-01-07

Botatakoa berreskuratu dugu!

Jokatutako kopurua kobratzeko, mesedez bidali posta elektronikoko mezu bat helbide honetara:
loteriaikasbidea@gmail.com ondoko datuak zehaztuz: familiaren izena + jokatutako kopurua + kontu zenbakia + ordainagiria (hautazkoa).

Guraso Elkarteak Vital Kutxa eta Laboralean ditu kontuak, beste banketxeren batean dirua jasotzeko intsuldaketa gastuak kenduko zaizkizue.

Dirua, Urtarrila, Otsaila eta Martxoaren bukaeran sartuko da.

Iturribero Gurasoen Elkartea

Gabonetarako Liburu gomendagarrien zerrenda (L.H.ko Liburutegia)

2012-12-21

Gabonak garai aproposa denez irakurzaletasuna bultzatzeko, hona hemen Ikasbideako H.H.ko eta L.H.ko liburutegietatik luzatzen dizugun liburu gomendagarrien zerrenda hau.

 

"KLIK" egin fitxategia deskargatzeko

"Iturribero" Guraso Elarteari esker ona

2012-12-14

Iturribero M.T.k "Iturribero" Guraso Elkarteari (AMPA) gure esker ona helduarazi nahi diogu eman diguten diru-laguntzagatik. Hau positibotzat jo behar dugu mendi talde honen ekimenetan eragin handia izango duelako eta, bereziki, Ikasbidea Ikastolako umeengan. Beste jarduera batzuetaz gozatu ahal izango dugu, besteak beste, igande honetako abenduaren 17an Albertia mendira igotzeko, eta, Landan bertan Olentzeroren etorrera ospatzeko.

Orain, "Iturribero" Guraso Elkartearen (AMPA) kolaborazioarekin jarraitu ahal izateak gure helburua betetzeko abagunea emango digu, esaterako, ume eta gazteen artean mendizaletasuna hedatzeko eta ezagutarazteko.

Mila esker

Informazio gehiagorako: www.iturribero.org



 

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net