Gobierno Vasco

 

 Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


Iturribero Mendi Taldea: Abenduak 16

2012-12-12

Ohar honen bidez gogorarazi nahi dizuegu 2012-13 denboraldiko egutegiaren arabera aste honetako igandean, abenduak 16, Landan 2012 Olentzero jaia ospatuko dugu, baina, lehenago Albertia mendira igoko gara.

                                                                                                                                                                               

Informazio gehiago Iturribero Mendi Taldearen web orrian.

Jacinto Azkarate Basabe, Iturribero Mendi Taldeko lehenengo presidentearen heriotza

3-12-2012

Nahiko tristea eta mingarria da niretzat mezu hau idaztea. Larunbatean 2012ko abenduaren 1ean zendu zen Jacinto Azkarate Basabe, Iturribero Mendi Taldeko lehenengo presidentea. Ikastolaren hastapenetan, Gurasoen elkartea sortu gabe izanik, jadanik ama eta aita talde bat, lehenengo bultzailtzaileak, mendira joaten hasi zen. Talde hau gaztetasunaren ezinegonaz beterik gure ikastolako neska eta mutilekin mendira joaten hasi zen igandez-igande. Zenbait urte geroago lehen talde horren lorratzari jarraitzen diogu.

Eskerrik asko Jacinto Azkarate


Leonardo trejo

Iturribero Mendi Taldeko Presidentea

 

Oharra: Jacinto Azkarate Basaberen aldeko hileta-elizkizuna, 2012ko abenduaren 3an, izango da, Gasteizen, Bastiturri kaleko Los Ángeles elizan, iluntzeko 19:00etan.

www.iturribero.org

Iturribero Mendi Taldea: Abenduak 2

2012-11-28

Ohar honen bidez gogorarazi nahi dizuegu 2012-13 denboraldiko egutegiaren arabera aste honetako igandean, abenduak 2, Delika urjauzitik gertu dagoen Santiagomendi mendizerrako 943 metroko ARANDO mendira hurbilduko garela.
                                                                                                                                                                            

Informazio gehiago Iturribero Mendi Taldearen web orrian

Iturribero Mendi Taldea: Azaroak 25

2012-11-21

Ohar honen bidez gogorarazi nahi dizuegu 2012-13 denboraldiko egutegiaren arabera aste honetako igandean, azaroak 25, Gasteizko mendizerrako 1177 metroko KAPILDUI mendira hurbilduko garela.
                                                                                                                                                                          

Informazio gehiago Iturribero Mendi Taldearen web orrian

Iturribero Mendi Taldea : Azaroak 18

2012-10-13

Ohar honen bidez gogorarazi nahi dizuegu 2012-13 denboraldiko egutegiaren arabera aste honetako igandean, azaroak 18, Opakua mendatea-Arrigorrista-Sta. Elena-Onraita aldera hurbilduko garela.
                                                                                                                                                                            

Informazio gehiago Iturribero Mendi Taldearen web orrian.

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net