Gobierno Vasco

 

 Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


2012.10.21ean Paúl-SOMO-ATALAIA-Gesaltza Añana

2012-10-17

2012.10.21ean  Paúl-SOMO-ATALAIA-Gesaltza Añana

          Igande honetan, urriaren 21ean, Paúl-SOMO-ATALAIA-Gesaltza Añana zeharkaldia egingo dugu. Inguru naturalaz gain, Añanako Gatzaren Haranaren zehar gatzaren lurraldeak ezagutuko ditugu. Halaber, baita  jatorria ere, hau da, antzina itsaso bat zegoena lehortu zen, eta diapiro salinoa agertu zen. Itsaso hori lur azpian utzitako gatz-arroka erraldoia geratu zen. Orain, lurrazpiko urek gatz-arroka higatu eta desegiten dute, eta gatzarekin nahastutako ur hori iturburuetatik irteten da.
          Anima zaitezte! Añanako Gatzaren Harana beste ikuspuntutik ikustera.
          Informazio gehiago www.iturribero.org

OOGrako Hauteskundeak-Elecciones al OMR (III)

2012-10-09

OOGrako Hauteskundeak-Elecciones al OMR (III)

          Dagoeneko Ikastolako OOGa eraberritzeko betetzen ari garen hauteskunde prozesuaren azkenengo pausoak ematea besterik ez zaigu falta: urriaren 16an hautaketa gauzatu eta azaroaren 5etik 9ra OOG berria bildu eta eratu, hain zuzen ere.

          Hautagai zerrenda osatuta dago eta orain norberak bere hautagaiak aukeratu beharko ditu. Ikasleen guraso edo tutore bakoitzak bere botoa emateko eskubidea dauka.

              Botoa eman ahal izateko bi aukera izango dira:

1.    Zuzenean, urriaren 16an, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte, Bigarren Hezkuntzako  liburutegian osatuko den hauteskunde mahaiaren aurrean. Hautesleak norbera identifikatzen duen agiria (NA, gidatzeko karneta, ...) azaldu eta boto txartela bertan utziko du.
2.    Zuen seme-alabekin, Hauteskunde Batzordeko Lehendakariari zuzendutako eta itxitako kartazal baten bidez. Kartazal honen barruan boto txartela egindako aukerarekin egongo da eta kanpoaldean, josita, hauteslearen NA, gida-baimenaren.... fotokopia bat boto emailea identifikatzeko. Idazkaritzan utzi.

          Bigarren era aukeratzen baduzu jakin ezazu epea urriaren 10etik 16ra  arratsaldeko 16:30ak arte izango dela. Aipatutako ordu honetatik aurrera ez da botorik jasoko zuzenean hauteskunde mahaiaren aurrean ez bada egiten.

          Arau garrantzitsu batzuk:

•    Kartazal bakoitzean ezin da boto txartel bat baino gehiago sartu.
•    Familia batek bi boto emateko eskubidea baldin badu bi kartazaletan bidaliko ditu.
•    Boto txartelean 5 izen gehienez aukeratu, nahiz eta 6 izan hautatu behar diren ordezkariak.
•    Boto txartelak galduko balira ez izan dudarik eta gehiago eskatu.

-Gurasoen hautagaien behin betiko zerrenda
-Ikasleen hautagaien behin betiko zerrenda 

Bestelako dokumentuak:
-OGG berria osatzeko prozedura
-Hauteskunde-txartela

KT Heldutasun Eredua ziurtagiria: IKT-n OINARRIZKO heldutasun-maila

2012-10-08

  Ikastetxeen Teknologia-heldutasuneko Eredua (IKT eredua) 
         

           Ikastetxe honek egindako ebaluazioa gainditu du eta IKT-n OINARRIZKO heldutasun-maila lortu du.
         

          Oinarrizko maila: «trebatzea eta erabiltzea»: maila honetan, irakasteko materialak eta administraziokoak digitalizatzen hasiko dira ikastetxeak. Ikastetxean eskura dauden baliabide informatikoak erabiliko dituzte irakasleek: IKT gelak, ikasgeletako ordenagailuak, arbel digitalak, multimedia proiektagailua, eta abar. Hezkuntza-komunitatearekin dituzten harremanetan aplikazio informatikoak erabiltzen hasiko dira, bai Sailak jarritakoak, bai ikastetxeak berak jarri dituen beste batzuk; hala ere, aldi batean, beste konponbide tradizional batzuetara jo ahal izango da.
         

        Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, erantsitako ziurtagiri honen bitartez ikastetxeak IKTen erabilera sustatzeko egin duen lana gure ikastolari aitortu nahi dio.
         

          Era berean, animatu egiten ditu ikastetxeko zuzendaritza, irakasleak eta gainontzeko hezkuntza komunitatea etengabeko hobekuntzaren bidetik jarrai dezaten.

-Ikastolak IKT-n OINARRIZKO heldutasun-maila lortu duen ziurtagiria.
-174/2012 DEKRETUA, irailaren 11koa, ikastetxeetako teknologia-heldutasuneko ereduak (IKT heldutasuneko ereduak) onartzen dituena

Ikasbidea dagoeneko Facebook-en dago !

2010-09-09

          Ikasbidea Ikastolan ibilitako ikasle ohi batzuk Facebook-en talde bat sortu dute, beraz “Nik ere Ikasbidea Ikastolan ikasi nuen” ere munduko sare sozial garrantzitsuenean dago. Animatu zaitez! Ikasbidearen laguna egin eta gozatu ikastolaren gaur egungo ikasle eta ikasle ohiek eginiko iruzkin, oroitzapen eta bizipenak...

 

           Urtetebete  eskasa pasa da eta  “Nik ere Ikasbidea Ikastolan ikasi nuen” izeneko taldeak Facebook-en dagoenetik harrera izugarria izan du. Taldearen profila sortu zutenetik egunero izan dituzte haien lagunak bihurtzeko eskaerak eta jada 300 lagun baino gehiago dira munduko sare sozial garrantzitsuenean.

           Oraindik taldearen laguna ez bazara, animatu zaitez! Egia esan azken bolada honetan lagunen partaidetza nahiko pobrea suertatzen ari da eta eztabaida-lekua nahiko geldirik dago. Hau dela eta ziur asko zure ekarpenak ongi etorriak izango dira….

 

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net