Gobierno Vasco

 

 Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


Ezin da edukirik erakutzi beste istantzian paginazioa erabiltzen badago

Iturribero Mendi Taldea : Azaroak 18

2012-10-13

Ohar honen bidez gogorarazi nahi dizuegu 2012-13 denboraldiko egutegiaren arabera aste honetako igandean, azaroak 18, Opakua mendatea-Arrigorrista-Sta. Elena-Onraita aldera hurbilduko garela.
                                                                                                                                                                            

Informazio gehiago Iturribero Mendi Taldearen web orrian.

FAMILIEKIKO HARTU-EMANAK E-POSTA BIDEZ GAUZATZEA

2012-10-12

     Azken ikasturteotan Ikasbidea Ikastola IPI “IKT Ikastetxe Eredu” proiektuan murgilduta dago. Egitasmo honek hainbat xede ditu, besteak beste,  ikastola eta familien artean komunikatzeko teknologia berriak bultzatzea. Egun, internet maiz erabiltzen dugu eta bereziki e-posta zerbitzua.
Jarraian doakizuen proposamenarekin bat egin du Ikasbidea Ikastola IPIko Ordezkaritza Organo  Gorena-k (OOG).

E-posta erabileraren abantailak honako hauek dira:
   

-Azkartasuna: mezuak istant batean bidali eta jaso egiten dira.
-Ekologikoa: paperaren kontsumoa gutxituko da nabarmenki.
-Ekonomikoa: gaur egun, e-posta erabiltzea merkea da.
-Erosotasuna: mezuak ikastolatik edo ikastolatik kanpo bidal eta jaso daitezke, interneti lotutako konexioa besterik ez da behar.
-Jarraipena: bidalitako edo jasotako mezuak gorde  daitezke; beraz, informazioaren jarraipen zehatza edozein unetan kontsulta daiteke.
-Ziurtasuna: informazioa behar den tokira helduko dela ziurta daiteke.

     Ondoren, e-posta bidez ikastolatik bidaltzen dugun informazioa jasotzeko aukera eskaini nahi dizuegu eta ikasturtean zehar abian jartzeko asmoa dugu.
   Ikastetxeko informazioa jaso nahi baldin baduzue hemendik aurrera e-postaz, bete ezazue helbide honetan dagoen galdetegia: www.ikasbidea.hezkuntza.net/web/guest/encuesta abenduaren 21erako.

     E-posta helbide hauek IGEk erabili ahal izango ditu beraien informazioa zuei helarazteko.

*OHARRA: Galdetegia bete ezean, informazioa paperez helaraziko zaizue.
    

Azaroak 14: Greba Orokorraren Deialdia

2012-10-12

Datorren asteazkenean, azaroaren 14an,  sindikatu batzuk  egindako greba deialdiak izango duen  eragina gure ikastetxean honako hau  izango da:
   
     -HAUR eta LEHEN HEZKUNTZA:  Normaltasun osoa
    -BIGARREN HEZKUNTZA :  Irakasle batek greba deialdiarekin bat egingo du. Ia ia normaltasun osoa.
    -IRAKASLE EZ DIREN LANGILEAK: Normaltasun osoa
    -ESKOLA-JANTOKIA:  Normaltasun osoa.

Iturribero Mendi Taldea Azaroak 11 : LEGUNBE

2012-11-03

Ohar honen bidez gogorarazi nahi dizuegu 2012-13 denboraldiko egutegiaren arabera aste honetako igandean, azaroak 11, Entzia mendizerran kokatutako 1133 metroko LEGUNBE mendira hurbilduko garela.

                                                                                                                                                                             

Informazio gehiago Iturribero Mendi Taldearen web orrian.

OOGrako Hauteskundeak ( behin betikoz emaitzak)

2012-10-29

       Hauek dira Ikastolako OOGa berritzeko egin diren hauteskundeetako emaitzak.
           Aukeratutako 5 ordezkarien izen-abizenak eta 4 urtez (2012-2016) arituko direnak hauek dira:

-Cámara Sáez, José Manuel 
-Carasa Cruz, José 
-Gutierrez Burgos, Eukene
-Kneisz, Michael (IGE-ko ordezkaria)
-Olaizola Nogales, Inés
-Ortiz de Urbina Estivariz, Kepa Koldo


          OOGan familiek 11 ordezkari dituzte. Beraz, goian aipatutako ordezkariekin eta duela bi urte (2010-2014) aukeratuak izan zirenekin batera osatuko da familien ordezkaritza OOGan.


-Antón Goñi, Monica
-Arregi Martinez, Ana
-Arteaga Abecia, Ruben
-De La Lama Mañueco, Idoia
-Faces Ansotegi, Delia



HAUTESKUNDE BATZORDEA       

 

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net