Gobierno Vasco

 

 Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


Ezin da edukirik erakutzi beste istantzian paginazioa erabiltzen badago

Gurasolaguna 2013-14

2013-09-29

Kaixo lagun!

Zuregana jotzen dugu Gurasolaguna egitasmoaren berri emateko. Euskarazko mintzapraktika lantzen duen Gasteizko Mintzalaguneko egitasmoa da. Ikastetxe berdineko gurasoak talde txikietan elkartzen dira, astean behin, ordubetez euskaraz hitz egiteko.
www.gasteizkomintzalaguna.com atarian informazio guztia topatuko duzu!

Gurasolagunean parte hartzeko bi modu dituzu:

  •     Ikastetxean bertan aurkituko dituzun eskuorriak bete. Urriaren 21 -baino lehen.
  •     Matrikula fitxa internet bidez bete.


Matrikula betetzearekin batera 15 euroko ordainketa egin behar da (urteko kuota).

Atxikita: Gurasolaguna izateagatik euskal hedabideetan izango dituzun abantailak + 2013/2014 ikasturteko kartela.



"Supermintzalaguna", egitasmoa iragartzeko bideoa: ikusi

Iturribero Mendi Taldea - Irailak 29

2013-09-24

Ohar honen bidez gogorarazi nahi dizuegu 2013-14 denboraldiko egutegi berriaren arabera aste honetako igandean, irailak 29, Nafarroa eta Arabako mugan dagoen Murube mendira hurbilduko garela.

                                                                                                                                                                               

Informazio gehiago Iturribero Mendi Taldearen web orrian.

2013-2014 eta 2014-2015 ikasturteetarako Elkarbizitzarako Behatokiak planteatutako helburuak

2013-09-12

2013-2014 eta 2014-2015 ikasturteetarako Elkarbizitzarako Behatokiak planteatutako bi helburu zehatzak:

                                    -Familiekin harremanak hobetzea

                                    -Berdinen arteko harremanak hobetzea  eta hainbat ekintza...

Ikasbidea Ikastola IPIko kideei:

2013-07-01

Ikasbidea Ikastola IPIko kideei:

Ikasbidea Ikastola IPIko zuzendari ardurari uztera noan une honetan, bihotz-bihotzez eta bene-benetan eskerrak emateari ezin uko egin,azken bost ikasturteotan zuengandik jasotako begirunea, laguntza eta lankidetza aintzat hartuta.

Denon elkarnaren ondorioz Ikasbidea Ikastola IPI, hezkuntza maila egoki batean jartzea lortu dugu eta aurrerantzean ere, denon artean ildo beretik jarraitu beharko dugu.

Oroitzapen eta hausnarketako une honetan bizipen asko datozkit burura, onak eta baita hain gozoak ez direnak ere, baina denon artean beti aurrera atera izan gara eta horrek benetako poztasuna ematen dit, horregatik berretsi eskerrik beroenak eta nire ondoren datorrenarentzat ere, nik jaso dudan laguntza berbera eskatzen dizuet.

Besterik gabe, har ezazue besarkada handi bat eta beti arte.

 

 

 

 

2013-2014 Ikasturterako testu liburuen zerrenda

2013-06-25

2013-2014  ikasturtean gure ikastolan erabiliko diren testu lirubuen zerrendak, HEMEN klikatuz ikusi eta deskargatu ditzazkezu.

 

 

 

 

 

 

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net