Gobierno Vasco

 

 Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


Maiatzak 30: GREBA OROKORRA

2013-05-28

Datorren ostegunean, maiatzaren 30ean,  sindikatuek egindako greba deialdia aintzat hartuz, ondoren doazkizu lanuztea egingo duten langileriaren datuak:

-HAUR HEZKUNTZA:  13tik 2 irakaslek.
 Lanuztea egingo dutenak :
 -Tutoreak: 3A, 3B

-LEHEN HEZKUNTZA: 34tik 11 irakaslek.
 Lanuztea egingo dutenak :
 -Tutoreak: 1B, 3D, 4A.
 -Espezialistak: Gorputz Hezkuntzako irakasle bat,  ingeles             irakasle bat, herena egiten duen ingeles irakasle bat eta  musika irakaslea.
 -Laguntza Zerbitzua, Pedagogia Terapeutiko Saileko 2 irakasle, logopeda.

-BIGARREN HEZKUNTZA : 59tik 18 irakaslek.

-IRAKASLE EZ DIREN LANGILEAK : 5etik 3 langilek

-ESKOLA-JANTOKIA : datu zehatzik ez

Eusko Jaurlaritzak Hezkuntzan jarritako gutxieneko zerbitzuak:
-Zuzendaritzako kide bat eta irakasle ez den langile bat.
   
Jakin badakigu ikasleen eskubidea dela ikastolara etortzea. Dena den, jakinarazi nahi dizut egun horretan bertaratuko den langile kopuruarekin ikasleen zaintza besterik ezin izango dugula ziurtatu.

ARABAKO 3. MATEMATIKA OLINPIADA (EMIE 20+11)

2013-05-20

Gure ikastolako LH 6.mailako hiru ikaslek, (Amaia Alday, Amaia Belasko eta Jon Navaridas) Arabako 3. Olinpiada Matematikoan parte hartu zuten.
Oso ondo pasatu zutela esan digute eta halako ekintzetan parte hartzea merezi duela. Gainera emaitza onak atera zituzten…
Irakasleok eskertzen diegu joatea (goizez altxatu larunbata batean egiten zuen eguraldiaz, urduritasun pixka bat nabaritu sartu baino lehen….).

 

*Argazki gehiago ikusi nahi izanez gero: HEMEN

*Informazio gehiago izanez gero, KLIK egin HEMEN

 


MATEMATIKETETAN aritzea ere, DIBERTIGARRIA DA!

 

Iturribero Mendi Taldea - Maiatzak 19

2013-05-16

Ohar honen bidez gogorarazi nahi dizuegu 2012-13 denboraldiko egutegiaren arabera aste honetako igandean, maiatzak 19, Ribas mendatetik Toloño mendira hurbilduko garela.

Informazio gehiago Iturribero Mendi Taldearen web orrian.

Arabako ikastetxeen Judo txapelketa

11/05/2013

Larunbatean Arabako ikastetxeen arteko Judo txapelketa egin zen Arriagako polikiroldegian, eta Ikasbidea ikastola txapelduna izan zen.

Gure neska-mutilek hasieratik erakutsi zuten Judon duten abilezia, eta arazorik gabe lortu zuten lehen postua bertaratu ziren ikastetxeen artean.
 
Gora kirola! Biba Judoa! Gora Ikasbidea!
 

*Argazkiak ikusteko sakatu HEMEN

Hitzaldia: " DBH4.mailari begira erabakiak hartu"

2013-05-08

Ohar honen bidez egingo den bilera informatibora gonbitea luzatzen dizuegu.

Gaia: “DBH4.mailari begira erabakiak hartu

Noiz: Maiatzaren 29an (asteazkena)

Ordua:  18:00etan euskaraz
            19:00etan gaztelaniaz

Non: Areto Nagusian

Zuen partaidetza izango dugulakoan, agurtzen zaituztegu, adeitasunez:

 


Karmelo Muñoa Bengoa
                                                               ZUZENDARIA

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net