Gobierno Vasco

 

 Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


Ezin da edukirik erakutzi beste istantzian paginazioa erabiltzen badago

Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak)

2013-04-12

Onarpena / Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
2013-2014 ikasturtea

Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak):

-Haur Hezkuntza: Itxaronzerrendako eskatzaile onartuak.

-Haur Hezkuntza: Ordezkaritzak beste ikastetxe bat esleitu dien eskatzaileak.


Talur eta Aspanafoha elkarteek antolaturiko elkartasun kanpaina : Tapoien bilketa

2013-04-10

Laguntzaile estimatuak:

Komunikabideetan iragarri zen bezala, urtarrilaren 10ean, Aitzina Elkarteak helburua (ataxia-telangiectasiari buruzko ikerketa bat sustatzea) bete ondoren tapoiak biltzeko kanpaina amaitutzat eman du.

TALURrek     (Ekintza   eta   gizarte   parte-hartzea   adimen-urritasuna   duten pertsonentzat)   eta   ASPANAFOHAk     (Araban   Minbizia   duten   haurren   gurasoen elkartea), elkartasun kanpaina honetan, testigua hartu dute honako helburu hauekin:

-Talur: esparru inklusiboa sortzea adimen urritasuna duten pertsonentzat, gizarteratzea errealitate bat egitea.
-Aspanafoha: Araban Adingabeen minbizi tratamendua probintziatik kanpo desplazatu behar duten familiei laguntza eskaintzea.

Laster elkarteetako ordezkariak, tapoiak jasotzeko guneetan agertuko dira, elkartasun kanpaina honen jarraipenari buruzko informazio gehiago emateko.

Edozein galdera izanez gero, jarri harremanetan:

-    Talur: talur7@gmail.com / 688841651 / 688867306.
-    Aspanafoha: aspanafoha@aspanafoha.org. 945240352.

Aldez aurretik zuen laguntza eskertzen dugu.

Hi Hao Shanghai !!

2013-04-10

Martxoaren 5ean, LHko 3. mailako neska-mutilak, Shanghai American School 13 ikasleekin, harremanetan egon ginen, skype-en bidez.

Guk hainbat galdera prestatu genuen Txinari buruz, erderaz eta ingelesez; haiek erantzun eta azaldu ziguten bai hitzez, bai marrazkien bidez ere. Beste aldetik, erakutsi genizkien hitzak eta abestiak euskaraz.

Oso ekintza interesgarria eta polita izan zen, eta bai haiek bai guk ere, oso pozik bukatu genuen, aberasgarria izan zelako.

"El secreto de los dibujos y reeducaciĆ³n de la escritura"

2013-04-10

Kaixo lagunak: Iturribero Mendi Taldeak grafologiari buruzko hitzaldi batera gonbidatzea nahi zaituztegu.

Eguna: apirilak 10 asteazkena

Ordua: arratsaldeko 7etan.

Lekua: Luis de Ajuria aula ( General Alava 7 )

Hitzaldiaren izenburua: "El secreto de los dibujos y reeducación de la escritura"

Bertan, elkar ikustea espero dugu.

Hitzaldia: "DBH 4.mailako ikasleak: 2013-14 ikasturterako orientazioak"

2013-04-08

Ohar honen bidez egingo den bilera informatibora gonbitea luzatzen dizuegu.

Gaia: “DBH 4.mailako ikasleak: 2013-14 ikasturterako  orientazioak”



 Noiz: Apirilak 17 (asteazkena)

 Ordua: 18:00etan euskaraz
             19:00etan gaztelaniaz

 Non: Areto Nagusian

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net