Gobierno Vasco

 

 Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


Ezin da edukirik erakutzi beste istantzian paginazioa erabiltzen badago

UNIBERTSITATEAN SARTZEKO EBALUAZIOA gaindituta: ZORIONAK!!!!

2018_06_21

Unibertsitatean sartzeko Ebaluazio-Froga (USE) egitera joan diren Institutuko ikasle guztiek gainditu dute.
ZORIONAK eta ZORTE ONA izan hemendik aurrera.


 

Espageti zubia

2018_03_06

Otsailaren 26an, Koldo Mitxelena BHIn, Ikasbidea Ikastolako eta Koldo Mitxelenako bigarren batxilergoko teknologia ikasleak elkartu ziren. Saio horretan ikasleek espagetiekin egindako zubiak frogatu ziren. Horretarako, zintzilik jarritako pisuak joan ziren gehitzen zubiaren egitura apurtu arte. Holan frogatu ahal izan zuten egindako diseinu eta kalkuluak egokiak ziren.


Bi ikastetxeen arteko oso esperientzia polita izan da eta espero dugu datozen urteetan ikastetxe gehiago izatea.

 

ARGAZKIAK IKUSI

Ingeleseko barnetegiak Barrian

2018_02_19

Urtero bezala DBH 1go mailako ikasleak  Ingelesa ikasten eta praktikatzen 5 egunetan Barrian egon dira . Oso pozik etorri dira. Mila esker beraiekin joan zareten irakasleei. Zuek Gabe ezin izango zen hau aurrera eraman.


ARGAZKIAK IKUSI

 

 

Inauteriak Lehen hezkuntzan

2018_02_16

Pasa den ostiralean inauteriak ospatu genituen Lehen Hezkuntzan, hurrengo esteketan jaialdian egindako hainbat argazki eta bideo ikus dezakezue.

 


 

Agate Deuna

2018_02_07

Otsailaren 5ean, Agate Deunaren egunean Batxilergoko 2. mailako 22 ikasleekin Miñanoko nagusien egoitzan  kantuan egon ginen. Ekintza polit honetan parte hartzen dugun bigarren urtea da.

 

Zorionak parte hartu duzuen neska eta mutilak, plazer bat izan da!!!



© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net