Gobierno Vasco

 

 Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


Ezin da edukirik erakutzi beste istantzian paginazioa erabiltzen badago

UNIBERTSITATEAN SARTZEKO EBALUAZIOA gaindituta: ZORIONAK!!!!

2018_06_21

Unibertsitatean sartzeko Ebaluazio-Froga (USE) egitera joan diren Institutuko ikasle guztiek gainditu dute.
ZORIONAK eta ZORTE ONA izan hemendik aurrera.


 

OLENTZERO EGUNA. ALBERTIA MENDIAN

2017_12_13

Abenduaren 17an, betiko moduan, Olentzero eguna ospatuko dugu. Lehenik Albertia mendira igo eta gailurrean Olentzeroren omenezko aurresku dantza eta abestiak burutuko dira. Geroago, Landa herrira jeitsiko da eta Olentzerori gutuna eta muxuak emateko aukera izango dituzte txikienek, halaber, oparitxoren bat jasoko dute. Iturribero Mendi Taldeak hamaiketakoa prestatuko du, zera, gaztaina erreak, salda, pintxo eta edariak.
Ibilaldi honetarako Iturribero Mendi Taldeak autobusak jarriko ditu. Derrigorrezkoa da autobuseko eserlekua erreserbatzea bai telefonoren, WhatsApparen edo zuzenbide elektronikoren bidez.

 

Informazio gehiago

ITURRIBERO MENDI TALDE orrialdea ikusi

EUSKARAREN ASTEA 2017

2017_12_11

Aurreko astean Euskararen Astea ospatzeko hainbat ekintza izan genuen Ikastolan. Aurtengo gaia SUKALDARITZA zen. Hurrengo bideoetan Elikagai Azoka eta Sukaldari Lehiaketarekin goza dezakezue.

Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

2017_12_04

Pasa den ostiralean, azaroak 24, zenbait ekintza burutu ziren ikastolan, Emakumearekiko Indarkeriaren Aurkako Eguna aldarrikatzeko asmoz: kontzentrazioa, murala, tailerrak DBH eta Batxilergoko klaseetan…

Mila esker parte hartu zenuten guztioi!

Hemen dituzue eguneko hainbat argazki eta bideo bat.

ARGAZKIAK IKUSI



HH 5. mailako ikasgelen margoketa

2017_11_17

Aste honetan 5 urteko gelak margotzen eta pasabidean burdinezko hesia kentzen gurasoak eta irakasleak ibili dira. Bihotzez eskerrik asko lagundu duzuen guztiei, lan ikaragarria egin duzue!!


Atzerrian hizkuntza ikastaroak

2014_11_06

Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazak, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoz finantzatzen diren ikastetxetan, DBHko 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat (2017-2018).

 

Informazio gehiago

 


© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net