Gobierno Vasco

 

 Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


Ezin da edukirik erakutzi beste istantzian paginazioa erabiltzen badago

UNIBERTSITATEAN SARTZEKO EBALUAZIOA gaindituta: ZORIONAK!!!!

2018_06_21

Unibertsitatean sartzeko Ebaluazio-Froga (USE) egitera joan diren Institutuko ikasle guztiek gainditu dute.
ZORIONAK eta ZORTE ONA izan hemendik aurrera.


 

Ipuin lehiaketaren saridunak. Zorionak bikote!!!!!!

2018_06_01

Astelehen honetan, maiatzak 28, Euskaldunara joan gara DBH 3E eta DBH4Ako ikasleak 5 irakasleekin.  Gure 2 ikasle, Ainhize Landak eta Aitzol Gartziak 2 bigarren sari lortu dute ipuin lehiaketa batean .


Bai ikasle, irakasle eta familia ilusio handiarekin bildu gara sari banaketan eta ongi disfrutatu genuen momentua.


Zorionak Ainhize eta Aitzol eta jarraitu idazten!!!!!

 

Hona hemen ipuinak:


Lejos de mi corazón

Urkiola

Hontza-Extreme

2018_05_30

Euskararen normalkuntza lortze aldera, urtarrilean Euskara Ikasgelan lehiaketa abian jarri genuen 1.DBHkoentzat. Gehien erabili duten 30 ikaslek, ordainetan, Hontza-extrem abentura parkera joateko saria jaso zuten. Maiatzaren 25ean izan ziren bertan. Gozatu ederra hartu zuten!

 

IKUSI ARGAZKIAK

Kafe-tertulia DBHn

2018_05_30

Maiatzaren 24an, DBHko Euskara Batzordeko ikasleek kafe-tertulia bat antolatu zuten DBHko 2. 3. eta 4. mailakoentzat. Ekintza erabat boluntarioa izan arren, asko animatu ziren. Gizarte gaiei buruz euskaraz berbetan jardun zuten, gaileten gozoa lagun zutela.

Gustura egon ziren oso!

 

ARGAZKIA IKUSI

Baratza, ikasteko lekua.

2018_05_25

Irailean  familien laguntza eskatu genuen ikastolako baratza konpontzeko eta jakina, beraiei esker bideoan ikusiko duzuen guztia  posiblea izan da. Eskerrik asko laguntzeagatik, eta ikusten duzuen bezala  etengabe jarraitzen dugu lanean!


Arabako 8. Olinpiada matematikoa

2018_05_21

Hezkuntza sailak Arabako 8. Olinpiada matematikoa LMH 6. mailako ikasleentzat iragarri du. Betiko eran txapelketak bi fase izan ditu. Lehenengoa ikastetxeetan garatu da. Fase honetan Ikastetxe bakoitzean hiru ikasle aukeratu dira. Bigarren aldian, ikastetxeetako ordezkariek ( 3 bakoitzeko) , “ Los Herran” institutuan lehiatu dira. Gure Ikastolako ordezkariak Javier Carasa, Amaia Muruamendiaraz eta Eneko Ciarrusta izan dira. Zorionak hiru ordezkariei eta esker on berezi bat Javirentzat Txapelketako irabazleen artean egotearren !

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net