Gobierno Vasco

 

 Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


Ezin da edukirik erakutzi beste istantzian paginazioa erabiltzen badago

Familiekiko hartu-emanak e-posta bidez gauzatzea (BIGARREN SAIAKERA)

2013-02-14

     Duela gutxi helarazi zitzaizun Ikasbidea Ikastola IPI “IKT Ikastetxe Eredu” proiektuan murgilduta dagoela . Hori dela eta, ikastola eta familien artean komunikatzeko teknologia berriak bultzatzea eta erabiltzea xedea dugu. Arestian jasotako e-posta kopurua txikia izan denez gero, bigarren saiakera egin nahi da familiekin ahalik eta e-posta gehien lortzen den .

     Jarraian doakizuen proposamenarekin bat egin du Ikasbidea Ikastola IPIko Ordezkaritza Organo  Gorena-k (OOG).

     E-posta erabileraren abantailak honako hauek dira:

-Azkartasuna: mezuak istant batean bidali eta jaso egiten dira.
-Ekologikoa: paperaren kontsumoa gutxituko da nabarmenki.
-Ekonomikoa: gaur egun, e-posta erabiltzea merkea da.
-Erosotasuna: mezuak ikastolatik edo ikastolatik kanpo bidal eta jaso daitezke, interneti lotutako konexioa besterik ez da behar.
-Jarraipena: bidalitako edo jasotako mezuak gorde  daitezke; beraz, informazioaren jarraipen zehatza edozein unetan kontsulta daiteke.
-Ziurtasuna: informazioa behar den tokira helduko dela ziurta daiteke.

     Ondoren, e-posta bidez ikastolatik bidaltzen dugun informazioa jasotzeko aukera eskaini nahi dizuegu.

     Ikastetxeko informazioa jaso nahi baldin baduzue hemendik aurrera e-postaz, bete ezazue helbide honetan dagoen galdetegia: http://www.ikasbidea.hezkuntza.net/web/guest/encuesta martxoaren 22rako.

     E-posta helbide hauek IGEk erabili ahal izango ditu beraien informazioa zuei helarazteko.

*OHARRAK:
-Aurrekoan e-posta eman zenutenok, oraingo honetan GALDETEGIA EZ BETE.
-Galdetegia bete ezean, informazioa paperez helaraziko zaizue.


Araban izandako elur denboralea dela eta

2013-02-13

     Atzo Duranan elur denboraleak eraginda eta horren ondorioak kontuan harturik (ikastolan argi-indarrik ez, berogailurik ez, garraioa iritsi ezinik, …), HH eta LMHko irakasleriak familiak informatu ondoren, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleria 14.00etan etxera joan zen.
       Ikastolako Zuzendaritzak  hartutako neurria izan da ikuskaritza jakinaren gainean egonik.

Ikastolan gaur: Marisol Ortiz de Zarate

2013-01-29

Gaur goizean  DBHko 3.mailako ikasleekin Marisol Ortiz de Zarate  idazlea egon da. Bere “ Los enigmas de Leonardo”  eleberriari buruz hitz egitera eta aldi berean ikasleek eginiko galderei erantzutera etorri da.
Bere jakite-maila hobetzeko irakurtzea oso lagungarria suertatu zitzaiola adierazi digu.Idazterakoan kontatu nahi duzun istorioa sinesgarria izan behar dela ere esan digu. Irakurtzea  dibertimendua izan behar dela, denboran eta espazioan zehar bidaiatzen egongo bagina bezala ….

Agate Deuna (2013)

2013-01-23

Aurreko urteetan bezala, Iturribero mendi taldetik, guraso talde batek Santa Ageda bezperan, hau da, otsailaren 4an, kantatzera irtetzeko ohiturarekin jarraitzeko asmoa dugu.

Beraz, denak, guraso zein ume, gonbidatu nahi zaituztegu egingo diren bi entsaioetan parte hartzera. Hauek urtarrilaren 29an eta 31n egingo dira, arratsaldeko 19tatik 20tara Gasteiz txiki auzo elkarteak dituen lokaletan. Lokal hauek Las Escuelas kalean daude, katedral zaharraren ondoan.

Horretarako, otsailaren 4an, Ahateen Iturrian 19tan elkartuko gara.

Animatu nahi zaituztegu parte hartzera.

Edozein zalantza izanez gero deitu Gartxiri telefono honetara: 695 782511

Iturribero Mendi Taldea : Urtarrilak 27

2013-01-23

Ohar honen bidez gogorarazi nahi dizuegu 2012-13 denboraldiko egutegiaren arabera aste honetako igandean, urtarrilak 27, Peña Obi eta Peña las Cinco mendietara hurbilduko garela.
                                                                                                                                                                        

Informazio gehiago Iturribero Mendi Taldearen web orrian.

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net