Gobierno Vasco

 

 Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


LAGUNTASUNAREN ARKUA (LMH 4 eta 5)

2018_04_13

“ACOSO EN LAS AULAS” Hori izan da Lehen Hezkuntzako  4. eta 5. mailako ikasleek ikusi duten filmea. Ikusi ondoren  filmean agertzen diren biktima, erasotzaile eta ikusleen papera aztertu dute. Baita jezarpen fisiko eta psikologikoa ezberdintzen ikasi dute ere.

Azkenik, zuen seme-alaben egindako lana:

“LAGUNTASUNAREN ARKUA”

 


Idazleak eta ilustratzaileak gurekin !!!

2018_03_28

4. mailara Mikel Valverde idazle eta ilustratzailea etorri zitzaigun. Bere liburuetan agertzen diren marrazkiak nola bururatu, egin, eta margotzen erakutsi zigun. Asko ikasi genuen klase horretan.
Eta 2. Mailakoek liburu batzuk irakurri ditugu eta erakusketa baterako egindako lanak erakutsi dizkigute.


A ZE PLAZERRA IRAKURTZEA, MARRAZTEA ETA MARGOTZEA!!!

 


MERCEDES BENZ LANTEGIRA BISITA

2018_03_23

Martxoaren 23an, Industria teknologiako Batxilergoko bigarren mailako ikasleak Mercedes Benz lantegira joan ziren. Bertan, automobilgintzan erabiltzen diren prozedurak eta katearen funtzionamendua ikusi eta ulertu ahal izan zuten. Mercedeseko langileen azalpenak ezin hobeak izan ziren eta gure ikasleek asko ikasi zuten langileengandik.

"Las Brujas"

2018_03_22

Ikusi 5. eta 6. mailako irakurle batzuk (Maren, Markel eta Igone) "Las Brujas" liburuaren egin duten aurkezpena !


"Liburuak utzitako oroimena, liburua bera baino nabarmenagoa da"


Udalaren Opor Programa

2018_03_21

Gune honetan Gasteizko Udalak udarako prestatu dituen opor jarduerak aurkezten dizkizuegu. Jarduera hauek tresna bikaina dira gure ume eta gazteak pertsonalki eta sozialki aberastu eta garatu daitezen, eta baliabide ezin hobea hiri honetan bizi garen pertsonen bizitza kalitatea handitzeko.


INFORMAZIO GEHIAGO ETA LIBURUXKA IKUSI

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net