Gobierno Vasco

 

 Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


Ezin da edukirik erakutzi beste istantzian paginazioa erabiltzen badago

UNIBERTSITATEAN SARTZEKO EBALUAZIOA gaindituta: ZORIONAK!!!!

2018_06_21

Unibertsitatean sartzeko Ebaluazio-Froga (USE) egitera joan diren Institutuko ikasle guztiek gainditu dute.
ZORIONAK eta ZORTE ONA izan hemendik aurrera.


 

Agate Deuna

2018_02_07

Otsailaren 5ean, Agate Deunaren egunean Batxilergoko 2. mailako 22 ikasleekin Miñanoko nagusien egoitzan  kantuan egon ginen. Ekintza polit honetan parte hartzen dugun bigarren urtea da.

 

Zorionak parte hartu duzuen neska eta mutilak, plazer bat izan da!!!



Ikasbidea ikastolako Euskara Batzordeko ikasleak Peru Harrin, Leitzan

2018_02_07

Euskara Batzordeko ikasleok pasa den urtarrilaren 18an Leitzara joan ginen, Peru Harri bisitatzera. Lehenengo, Maite Perurenak (Iñaki Perurenaren alabak) harrera egin zigun baita aurkezpentxo bat ere. Aurkezpenaren erdian Iñaki Perurena agertu zen, eta antzinako baserrietako bizimoduaz eta herri kirolen jatorriaz hitz egin zigun. Ondoren, guk zenbait harri altxatzeko aukera izan genuen (gutako batzuk agujetak izan genituen hurrengo egunean). Horren ondoren, atsedenaldi bat egin genuen, eta Xabier Perurena (bere semea) etorri zitzaigun, Peru Harriko erakusketa eta inguruak aurkeztera.


Lehenengo, bere aitaren (Iñakiren) lorpenei buruz hitz egin zigun. Berak irabazitako zenbait txapel eta altxatutako harri batzuk erakutsi zizkigun.


Ondoren, kanpora atera eta katapulta baten laguntzaz, harri bat jaurti genuen (ez zen inor zauritu). Ekintza hori guztietatik ikusgarriena izan zen.


Gero, izaki mitologikoak marraztuta zituzten zenbait harri erakutsi zizkigun. Egia esanda, bisitako atal hau umeentzako zen batez ere.


Azkenik, haiek eraikitako eskulturak ikusteko aukera izan genuen.
Dena den, bisita laburra iruditu zitzaigun eta Leitza ezin izan genuen bisitatu. Baina interesgarria izan zen, eta oso inguru ederra ikusteko aukera izan genuen.
 

ARGAZKIAK IKUSI


Xabier Gonzalez de Durana Batxiler 1.A eta Zuriñe Balantzategi Batxiler 1.B

"Ausarten Bila" Bullying Proiektua

2018_01_23

ABESTU gurekin hainbat ikaslek "bullying"-aren aurka egindako proiektuarekin!

 

MUTRIKURA BISITA

2018_01_17

Azaroaren 22an Industria Teknologia batxilergoan ikasten duten ikasleek Mutrikuko Olatu Plantara bisita egin zuten. Bertan, teknologia hori zertan datzan ikasi eta bertan ezagutu zuten.

2018. urtera mugimenduan!

2017_12_23

Ikasbideako ikasleek 2018. urteari osasuna eskatuko diote... Gorputz hezkuntzan hau lortzeko, mugimenduan jarri gara!!!


© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net