Gobierno Vasco

Guraso Elkartean izena emateko , bidali email bat gurasoelkartea@ikasbidea.net-era eta informazio guztia bidaliko dizuegu!!

Euskaraldia 11 egun euskaraz

2018/08/07

Euskaraldia 11 egun euskaraz

Noiz: 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra

Informazio gehiago:


https://www.youtube.com/channel/UCIihgUaVfjWqygDj6vIXpzA


https://euskaraldia.eus/multimedia/


OHARRA!

2018/07/18

IKASBIDEA ikastolako Guraso Elkartearen bazkidea egiteko, Interneten bidezko formularioa bete behar da, paperetan ez du balio eta.

Horregatik, paperetan formularioa bidali duzuenok berriro interneten bidez egin behar duzue.


https://goo.gl/forms/6EYC4FB5oQuZbft32


Egin zaitez Ikastolako Guraso Elkartearen bazkide!

2018/06/27

Familia agurgarriak:

 

IKASBIDEA ikastolako Guraso Elkartearen bazkide kanpaina hastear dago. 

Horretarako, eta dena errezagoa izateko asmoarekin, Internet bidezko formulario bat sortu dugu honako helbidean:

 

 

https://goo.gl/forms/6EYC4FB5oQuZbft32

 

Zure familia bazkide den edo ez zalantzarik izatekotan, mesedez, jarri gurekin harremanetan honako posta elektronikoaren bidez: gurasoelkartea@ikasbidea.net.

Familiaren abizenak adieraziz. Guk erantzungo dizugu.

 


Agur bero bat

 

Ikasle gazteentzako dirulaguntzak emateko deialdia

2018/06/01

Dirulaguntzak emateko deialdia, ikasturtean batxilergoko, erdi mailako edo goi mailako prestakuntza zikloetako ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten ikasle gazteentzat

 

Informazioa www.araba.eus webgunean edo pdf honetan (pdf, 158KB)

 

SINATU ESKOLA-SEGREGAZIOAREN AURKA!

2018/05/30

Hasi da Eskola Inklusiboa HELren sinadura bilketa, eskola-segregazioaren arazoari aurre egiteko funtsezko lau neurri Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzeko ekimena.


Lau hilabete ditugu 10.000 sinadura lortzeko.


*Sinatu hemen: https://www.ilpeskolainklusiboa.eus/sinatu-ilp/


*Hemen duzu informazio guztia: https://www.ilpeskolainklusiboa.eus/

 

Agur beroa.


DENONA ETA DENONTZAKO EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE ETA SEGREGAZIOAREN KONTRAKO KONTZENTRAZIOA

2018/05/14

Zuengana, euskal eskola publikoko familiak, eginkizun protagonista duzuenengana zuzentzen gara maiatzaren 25ean egingo den kontzentrazioan parte hartzera gonbidatuz.

Gure eskola publiko anitza, inklusiboa eta kalitatezkoa aldarrikatuko dugu, umeak beren familien maila sozioekonomikoa, sexua, jatorria zein sinesmena edozein izanda ere, aukera berdintasunean hezi nahi dituena, eta euskal hezkuntza sistemaren ardatz eratzailea dela ozen esan nahi duena.

Horrekin batera, egunez egun sinetsi eta haren alde lan egiten dugun eskola honen indarra nabarmentzeaz gain, bertan gertatzen ari diren segregazio egoerak ere salatuko ditugu.

Zuekin batera egin nahiko genuke gizarte justu baten garapena ahalbideratuko lukeen hezkuntza jasotzeko eskubidea bermatzen duen hezkuntza publikoarengan sinesten duzuelako.

Kontzentrazioa hiriko hiru leku ezberdinetatik aterako diren 3 zutaberekin hasiko da (erantsitako taulan zein elkargune dagokizuen aztertu ahal izango duzue). Trikitilari, hankapalo, musika edota abesti ezberdinek zutabe hauek giro ditzakete. Egun horretan eramateko eta mobilizazioa girotzeko zuen eskolan kartelak, pankartak, banderatxoak edota bururatzen zaizuen guztia egitea proposatu eta egitera animatzen zaituztegu

18:30etan, 3 zutabe hauek Andra Mari Zuriaren plazan batuko dira (ikusi ibilbidea). Behin guztiok elkartuta, zuei banatuko dizkizuegun kartoizko kutxak erabiliz (Guraso Elkarteei kutxa bana banatuko zaie) , gure euskal eskola publikoaren hormak eraikiko ditugu era sinbolikoan. Kutxa bakoitzean sortu nahi dugun euskal eskola publikoaren ezaugarriren bat edo batzuk idaztea proposatzen dizuegu. Zuen zutabean eraman eta Andra Mari Zurira heltzean, zuen ikastetxeko ikasle batek eraikin sinbolikoan jartzea da ideia.

Eskola hori ahalbide dezagun! 25ean eratzen has gaitezen! Zuen esaldiek hurbilago sentiaraziko digute.

Zuen zain gaude! Zuek gabe ez da-eta posible izango!

Aldez aurretik, eskerrik asko euskal eskola publikoa den komunitate zabal honen kidea izateagatik, berarengan sinetsi eta borrokatzeagatik.

 

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDEKO GASTEIZKO PLATAFORMA

Jaia 2018

2018/05/09

Kaixo familia!


Iturriberoko Guraso Elkartetik ikastolako jaia prestatzen ari gara. Jaia ekainak 9an izango da. Urtero bezala, egun horretarako ekintza ezberdinak antolatzen ari gara baina guzti horiek aurrera eraman ahal izateko eta jaia errealitate bat izan dadin zuen laguntza behar dugu.


Egin beharrekoak zaintza/kontrol eta espazio ezberdinak prestatu eta jasotzean oinarrituko lirateke.


30 bat pertsona izango lirateke beharrezkoak guztiok egun honetaz disfrutatu ahal izateko. Ez badira bolondres nahikorik lortzen, jaia bertan behera geldituko litzateke, horrek guztiontzat ekarriko lituzkeen eragozpen guztiekin.


Laguntzeko prest dagoena gurekin jarri dadila kontaktuan ondorengo posta elektronikoaren bitartez maiatzaren 18a baino lehenago:


gurasoelkartea@ikasbidea.net


Mila esker zuen laguntzagatik!


Euskal Eskola Publikoaren Jaia

2018/05/06

Lotura honetan duzue ekainaren 3an Lekeition ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa: http://www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus/zapran-gagoz-euskal-eskola-publikoa-lekeitio-2018/

 

Hemen aurkituko dituzue abestiaren hitzak: http://www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus/euskal-eskola-publikoaren-jaiaren-abestia/


HH-ko kurtso amaierako jaia

2018/04/21

Ikasturte amaiera dela eta, Guraso Elkarteak antolatu du haur hezkuntzako ikasleentzat (baita HH2koentzat ere). DJ bat etorriko da jaia animatzera eta askaria egongo da denontzat.

Noiz: maiatzaren 25ean, ostirala
Ordua: 16:30-18:30
Non: Ikasbidea Ikastolan, HHko eraikinean.

Aukera paregabea izango da HH2koek eraikina ta instalazioak ezagutzeko!!

 

 GURASO elkartea

 DATORREN BILERA

18/09/24

19:00 

-DENON ESKOLA-

 

 Guraso eskola datorren bilera:

2018/10/02

14:50

Ikastolako liburutegian

Kontaktua

 

 Korreo elektronikoa:

gurasoelkartea@ikasbidea.net


 
 

 

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net