Gobierno Vasco

Haur Hezkuntzaren eremuak.

1.– Haur Hezkuntzako curriculuma esperientzia-eremutan antolatzen da, haurren garapen globala errazte aldera.


2.– Haur Hezkuntzaren esperientzia-eremuak bi dira: norberaren nortasunaren eta ingurune fisiko eta sozialaren eraikuntzaren eremua, zeinak haurren garapenaren berezko zenbait arlo barne hartzen baititu, hain zuzen ere gizarte eta naturaren ezaguerari buruzko zientziei dagozkienak; eta norberaren nortasunaren eta komunikazio eta irudikapenaren eraikuntzaren eremua, haurren garapenaren berezko beste arlo batzuk barne hartzen dituena, hala nola hizkuntza, matematika, artea eta motrizitatearekin lotutako gaitasunei dagozkienak.


Norberaren identitatea eraiki eta ingurune fisiko eta soziala ezagutzeko eremuan, haurren garapenari dagozkion alderdi hauek biltzen dira: nork bere burua ezagutzea, nork bere buruaren irudia osatzea, pertsona-nortasuna eraikitzeko prozesua, eta autonomiaren garapena. Horiek guztiak ingurune fisikoarekiko eta sozialarekiko elkarrekintzan garatzen dira, jolasaren eta esplorazioaren bidez. Horrela jokatuta, bere burua ezagutzen du haurrak, bai eta besteak ere, eta inguruan duen errealitatea deskubritzen du.


Norbere nortasunaren eta komunikazioaren eraikuntza eta irudikapenaren eremuan, norberaren nortasunari lotutako komunikazio- eta irudikapen-moduak sartzen dira, errealitatea interpretatzeko eta ingurune fisiko eta sozialarekin komunikatzeko baliatzen direnak, pentsamenduak, beharrizanak, sentimenduak eta bizipenak adieraziz eta gainerako pertsonekin elkarreraginez.

Printzipio orokorrak

Haur Hezkuntza borondatezkoa da, eta sei ikasturteko iraupena du, bi ziklotan banatuta: zero urtetik hiru urtera bitartekoa da lehen zikloa, eta hiru urtetik sei urtera bitartekoa bigarrena.

Xedea

Haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da Haur Hezkuntzaren xedea, garapen horren dimentsio guztietan. Oinarrizko konpetentziak garatuz lortu nahi da hori, familiekin lankidetza estuan arituta.


© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net