Gobierno Vasco

Etapa honen xedeak: Lehen Hezkuntza

a) Kulturaren oinarriak eskuratu ahal izateko alfabetatzea, dimentsio guztiak orekatuz, euskaldunetik unibertsalera.


b) Ikasitakoa erabiltzea, modu kontzientean eta integratuan, bizitzaren arlo guztietako egoerak eta problemak konpontzeko eta hobetzeko aukera berriak sortuz, pertsona maila guztietan garatu ahal izan dadin.


c) Ikasleak helduarorako eta bizitza oso baterako prestatzea, gizabanako diren aldetik; bizikidetza harmoniatsua garatzearekin eta gizarte justu eta zuzenago bat eraikitzearekin konprometituak; eta natura zaintzearekin eta garapen jasangarriarekin konprometituak.


d) Goragoko ikasketak egiteko nahiz lanean hasteko prestatzea, berme osoz, eta bizitzan zehar etengabe ikasteko eta prestatzeko motibatzea.

Lehen Hezkuntza: Gaitasunak

Pertsona guztiek beren burua errealizatzeko eta garatzeko, herritar aktiboak izateko, gizarteratzeko eta lan egiteko behar dituztenak dira oinarrizko konpetentziak.


Oinarrizko zehar-konpetentziak.

1.– Bizitzako alor eta egoera pertsonaletan, sozialetan, akademikoetan eta lanekoetan –diziplina- arlo guztietan nahiz eguneroko bizitzan–, arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak dira. Arlo edo ikasgai guztietan batera lan eginez sustatu eta sendotu behar dira, eta bizitzako alor eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira.


2.– Honako hauek dira oinarrizko zehar-konpetentziak:
a) Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia.
b) Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
c) Elkarbizitzarako konpetentzia.
d) Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia.
e) Izaten ikasteko konpetentzia.

Diziplina barruko oinarrizko konpetentziak.

1.– Diziplina barruko oinarrizko konpetentziak dira, hain zuzen, bizitzako maila pertsonalean, sozialean, akademikoan eta laboralean arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak, eta diziplina-arloren batekin erlazionatutako baliabide espezifikoak mugiarazte eskatzen dute. Diziplina-matrize bat dute oinarrian, arloren bateko arazoen eta egoeren bitartez eskuratzen dira, baina diziplina-arlo bateko edo batzuetako arazoak eta egoerak konpontzeko aplika daitezke.


2.– Honako hauek dira diziplina barruko oinarrizko konpetentziak:
a) Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia.
b) Matematikarako konpetentzia.
c) Zientziarako konpetentzia.
d) Teknologiarako konpetentzia.
e) Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia.
f) Arterako konpetentzia.
g) Konpetentzia motorra.

Printzipio orokorrak

          Derrigorrezkoa eta doakoa da. Bi ikasturteko hiru ziklo hartzen ditu barnean. Izaera orokorra eta barne-hartzailea duten hainbat arlotan banaturik dago.

Xedea

          Haurren garapen pertsonala eta ongizatea finkatzeko, ahozko adierazpenaren eta ulermenaren, irakurketaren, idazketaren eta kalkuluaren inguruko oinarrizko kultura-trebetasunak eskuratzeko, eta gizarte-trebetasunak, lan-ohiturak eta ikasketa-ohiturak, sen artistikoa, sormena eta afektibitatea garatzeko aukera emango dien hezkuntza ematea.

Arloak

Ikasleek ondorengo arloak ikasi behar dituzte ikasturte bakoitzean:
a) Natur Zientziak.
b) Gizarte Zientziak.
c) Euskara eta Literatura.
d) Gaztelania eta Literatura.
e) Matematika.
f) Atzerriko Lehen Hizkuntza.
g) Arte Hezkuntza.
h) Gorputz Hezkuntza.
i) Erlijioa edo Balio Sozial eta Zibikoak, gurasoek edo legezko tutoreek aukeratutakoa. Etaparen
hasieran egingo da aukeraketa, eta etapa osorako izango da. Aldatu nahi izanez gero, ikasturtearen
hasieran egin behar da eskaera.


© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net