Gobierno Vasco

          Aktiboa eta parte-hartzailea da. Proposatutako ekimen eta jardueretan ikasleek modu aktiboan hartu behar dute parte, eta horri esker, beren kabuz ikasteko gaitasuna landuko dute.

         

 

 

 

 

           Komunikatiboa da. Gure ikastolaren helburu nagusietako bat ikasle eleanitzak sortzea  da. Horretarako, ikasleak atzerriko hizkuntza horretara pixkanaka hurbiltzea eta aldi berean ikasleen komunikazio-gaitasuna garatzea lortu nahi da.

 

          Ikastolak metodologia motibatzailea erabiliko du. Ikasleen behar, aniztasun eta adinei egokitutako funtsezko metodologia.

           Gure metodologiak gure ikasleen aniztasuna kontuan hartzen du. Kontuan hartzen dira, une guztietan, ikaskuntza-erritmoak eta moduak, eta gure ikasleen heldutasun-prozesua.

 

...ikasleak protagonista izan beharko du             Ikaskuntza esanguratsua. Ikaskuntzak ikasleen garapenean eragina izan dezan, ezinbestekoa da aldez aurreko irakaspenen eta irakaspen berrien arteko loturak ezartzea. Horretarako, ikasleen beharretara eta nahietara egokitzen diren helburuak, ikaspen berrien funtzionaltasuna eta erabilgarritasuna bermatzen duten helburuak dituzten jarduerak eta egitekoak proposatzen dira.

            Ikasleen bizipenak eta ikaskuntzak ikaste-irakaste prozesuan integratzea, Hori dela eta, beharrezkoa denean, ikasleek bizipen eta ikaskuntza horiek erabil ditzakete hainbat egoera eta testuingurutan.

          Mundu fisikoari eta giza jarduerek ingurumenean eta pertsonen osasunean zein bizi-kalitatean eragiten dituzten aldaketei buruzko erabakiak ulertzeko eta hartzeko egoerak sustatu.

Itzuli

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net