Pasa den astean, 2 bertsolarik bertsoak egiten irakatsi ziguten DBHko 3. mailako ikasleoi. Guztira ordubeteko 4 saio izan genituen eta ahalik eta ondoen aprobetxatzen saiatu ginen. Bertsolariek bertsolaritza munduko oinarriak irakatsi zizkiguten: zortzikoa zer den, txikiaren eta handiaren arteko ezberdintasuna, eta hainbat doinu abestu zizkiguten. Horrez gain, errimak aurkitzen irakatsi ziguten eta errimatzen zituzten hitzak eta errimatzen ez zituztenak ezberdintzen, beti silaba kopurua kontuan hartuz ez pasatzeko. Nire ustez, saio hauek oso erabilgarriak izan zaizkigu, Euskal Herrian betidanik izan den tradizio honetaz gehiago jakiteko eta hobeto ezagutzeko. Izan ere, zortziko bat zer zen ia-ia ez genekien. Asko ikasi dugu eta gainera bertsolaria oso jatorra zen, beti laguntzeko prest. Orain ikastolako lehiaketarako egin behar diren zortzikoak askoz hobeto egingo ditugu. Bertsolariek hasiera batetik gelakideen arreta bereganatu zuten bere inprobisatzeko gaitasunarekin, eta horregatik lan giro ezin hobea egon da klaseetan, saioak oso erakargarriak bihurtuz. Hala ere, beharbada hurrengoan abesteari buruz izan beharko luke tailerrak, nahiz eta zortzikoak oso ondo idatzita egon, gehienok aretoan nahiko txarto abestuko ditugulako.
Jon Arrizabalaga 3A
DBHko 3. mailan antolaturiko bertso-paper lehiaketaren IRABAZLEAK
La comunidad escolar de la Ikastola Ikasbidea IPI de Durana (Alava) apostamos claramente por la normalización del euskara, nuestra lengua.
Para garantizar este objetivo disponemos de un plan de normalización lingüística. Este plan pretende:
-Normalizar la utilización del Euskara, tanto en el funcionamiento interno como en las relaciones exteriores. Por lo tanto, todos los miembros de esta comunidad escolar nos comprometemos a vivir en euskara en la medida de lo posible, así como a fortalecer nuestra cultura.
-Conseguir una utilización rica y correcta; en resumen, de calidad. Por lo tanto, el euskara es la lengua a utilizar, tanto en nuestras relaciones como a nivel académico.
Una de las metas de esta planificación es reducir las dificultades y poner los medios para ir solventando los vacíos existentes. Así, entendemos que debemos hacer un esfuerzo para euskaldunizar nuestro entorno y procuraremos que nuestra relación con l@s madres/padres sea en euskara. Eso sí, siempre respetando los derechos de cada un@ y después de llegar a un consenso que posibilite un plan para hacer frente al desconocimiento de la lengua en este sector.
HELBURU NAGUSIA Hausnarketarako kanpaina da. Kanpainaren helburua izango da ahalegin kontzientea bultzatzea euskararen erabilera areagotzeko. Gure asmoa ez da ikasle guztiak geureganatzea,eta bakar batzuk baldin badira ere geureganatzen ditugunak, gure helburua lortutzat emango dugu eta horiekin joko dugu aurrera.
Kanpainaren haria Normalean, gure gizartean euskaraz ez egiteko dauden aitzakia ezberdinak bildu eta probokazioaren bidez argitara eman. Horrekin lortu nahi dugu nork bere burua profil batekin identifikatu eta hausnarketa pertsonala bultzatzea. Kanpainaren prozedura
Hausnarketa bultzatzeko esaldiak horma-irudietan idatziko ditugu, eta txandaka toki ikusgarri batean (parkingeko horman, esaterako) jarriko ditugu, ikasleei pentsarazteko.
Hasierako fasea bukatzean, haien hausnarketak idazteko txartelak prestatuko ditugu: beraien arrazoiak azaldu, konpromisoa… edota konpartitu nahi duten edozein sentimendu.
Tutoretza orduetan kanpainaren azken helburua azalduko zaie ikasleei: euskaraz egiteko ahalegin kontzientea nahi duten ikasleei euskararen egunean pin bat emango zaie (era boluntarioan). Era horretan besteei jakinaraziko diete euskararen alde egiten duten apustua. Pin horren bidez euskaraz egitera konprometitzen dira (edo behitzat saiatzera) eta besteei eskatzen diete haiekin euskaraz mintzatu daitezela.
MEZUAK Mezuak autobusetako aparkalekuan jarriko ditugu eta astero aldatuko ditugu.
Euskal Herrian en erderaz y kitto?
¿Para qué en euskera si todo el mundo sabe castellano? ¿Pra k uskra si td l mndo sab cstlln?
Nik nahi nahi dut, baina kostatzen zait.
Yo estoy a favor de que se conserve, pero… Sty a fvr d k se cnsrve, pero…
Niretzat euskara kamiseta baten edo “piercing” baten antzekoa da, apaingarria: Aupa, kaixo, aio eta hori bai, muxux! Eta hortik aurrera? Erdera!
Pues en qué va a ser, lagun? Ps n k va sr, lgn?
Euskañolez hablatzen dut eta harro nago!
Eta, zu zer? Euskañolez ala…? t, zu ze? Skñlez ala…?0
Guk olaitzeittedeu ta ola idaztedeu. Ze naizue ba aitzen ez badoste?
Ezinbestean, erdaraz behar! Eznbstean, rdraz bhr!
(Euskararen egunean jartzeko)
Aitzakia gehiagorik ez! Euskalduna naiz eta harro nago. Euskara da euskaldun egiten gaituena. Eskldn nz t rro ng. Eskra d eskldn egtn gtna. Zein da zure aitzakia? Zer egiteko prest zaude?