Gobierno Vasco

ikastetxea

IKASBIDEA IKASTOLAren misioa

...misión de la ikastola ikasbidea

          IKASBIDEA ikastolaren misioa da euskal gizartearen itxaropenei erantzutea, eta horretarako bere hezkuntza proiektua garatzen du, partehartzean eta ikastola osatzen duten estamentu guztietako kideen engaiamenduan oinarritua. Aldi berean, kalitateko hezkuntzaren alde egiten dugu, gizarte horrexek eskatzen dituen hezkuntzazko helburuak betetze aldera: dibertsitatea aintzat hartzea¿ teknologia berrietarako prestatzea¿ balioetan heztea¿ joera aurrerakoiei irekitzea, hezkuntzan zein arlo soziokulturalean¿ elkarbizitzako eta partehartzeko ohitura positiboak sustatzea¿ edo hobekuntza etengabea bultzatzea, besteak beste.

...Ikastetxea          IKASTETXE gisa, balio aurrerakoietan heztea oinarri duen eredua bultzatzen dugu, gure ikasleei aukera berdintasuna bermatzeko helburuarekin. Halaber, elkarrizketan oinarrituriko heziketa bultzatzen dugu, dimentsio guztietan, askatasuna abiapuntutzat hartuta, eta elkarbizitzan askatasunez jardutea xede. Horrez gain, sen kritikoa, sormena, eta dauden gizartean integratzea eta interakzioan aritzea ahalbidetuko dizkioten gaitasunak garatzea ere sustatzen dugu. 

...Publikoa          Ikastetxe PUBLIKOA gara, eta, beraz, euskal gizartearen zerbitzura gaude, gure inguruko gizarteari eta kulturari dagokionez. Antolamendua partehartzean, autonomian, eta kudeaketa eredu demokratikoan oinarritzen da, eta hori guztia parte hartzeko eta erabakitzeko estamentu guztietan (Ordezkaritza Organo Gorena (OOG), klaustroa, zuzendaritza taldea...) bermatzen da. Gizartearekin engaiatuta dagoen ikastetxea garen aldetik, baterako hezkuntza bultzatzen duen eredua aldeztu behar dugu, desberdintasunak konpentsatzen dituen eta ikasleen pluraltasunari erantzuten dion eskola barne hartzailearekin bat datorren eredua, alegia.

          Ikastetxe INTEGRAL gisa, heziketan koherentzia bermatu behar dugu etapa eta maila guztietan zehar.

...euskalduntasuna           La EUSKALDUNIDAD es una característica básica de nuestra identidad: el euskara y la cultura vasca son elementos integradores y referentes de todo el currículum y proceso educativo, así como el punto de partida para una integración cultural singular y propia, desde la cual debe construirse la apertura a otras culturas y formas de ver e interpretar el mundo.

Itzuli

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net