Gobierno Vasco

Nik ere Ikasbidea Ikastolan ikasi nuen

Ikasbidea Ikastolako ikasle ohi talde batek sorturiko - FACEBOOK- GIZARTE-SAREko Taldea.

Ikastolaren historia

    

     Arabako Foru Aldundiak, 1.973. urtean , Lejarreta jauna diputatu nagusia zelarik, sortu zuen Ikasbidea Ikastola. Txagorritxu auzoan, Hezkuntza Publikoko Haur Eskola batean, behin-behingoz, kokatu zen. Lehenengo ikastaldea Pilar Askolizaga andereñoarekin martxan jarri zen eta Euskara Zerbitzuko arduraduna Visitación Oyarzabal zelarik. Hurrengo bi ikasturtetan eraikuntza berdinean jarraitu zuen Ikastolak ikasle kopurua askoz handituz. 

 

     En el1.976/77 ikasturtean gaur egun dagoen ikastetxera trasladatu zuten Ikastola. Foru Aldundiak erosi zuen Corazonistas prailegaien ikastetxe hori. Eraikuntza bakarra zegoen zelaiez inguratuta, behar izan beste konponketak eta egokitzapenak egin ziren ia 300 ikasle hartzeko 12 taldetan banatuta: Haur Hezkuntzan maila bakoitzeko bina talde; orduan deitzen zen OHOn lehenengo eta bigarren mailetan beste bina gela;eta hirugarren eta laugarren mailetan gela bana.. Handik aurrera ikasle kopurua azkar igo zen eta hiru urteko ikasle mailetan hiru gela betetzeko haur beste matrikulatzen hasi ziren. 

 

      Laurogeigarren hamarkadan beste bi eraikuntza berri egin ziren: Haur Hezkuntzarako eta OHOko goi-ziklo eta Batxilergorako. Horrela, Haur Hezkuntzako hiru mailetan eta OHOko zortzi mailetan hiruna ikasgela osotuta zeuden eta Batxilergoko hiru mailetan bina gela, azkenik COU deituriko maila martxan jarri zen.

 

 


     Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sare publikora transferitua izan zen, laurogeigarren hamarkadaren bukaeran. Gaur egun, 110 irakasle klaseak ematen eta 1.200 ikasle inguru ikasten ari dira, Araban dagoen ikastola publiko integratu bakarra, hau da, etapa guztietako ikasketak egiteko aukera dago: Haur hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa.

 

 

 

Itzuli

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net