Gobierno Vasco

DENDA BIRTUAL IKASLIBURUAK

Ongi etorri eskola-liburuen erreserba eta erosketa egiteko lineako dendara.

 

 Kudeaketa akademikoa internetez


                  -SARTU


Nortzu gara?

 

Duranako Ikasbidea Ikastola gara, Araban dagoen ikastola publiko integral bakarra.

          2 urtetik 18ra bitarteko maila guztietan hezkuntza-eskaintza luzatzen dugu eta erabateko prestakuntzaren bitartez, gure ikasleen garapen pertsonala, akademikoa, gizatiarra, zientifikoa eta kirol esparrukoa bultzatzea helburutzat hartu dugu.

          Gure ahaleginak Euskalgintzan biltzen ditugu.Gure Hizkuntza eta Euskal Herriaren balio historiko eta kulturalak ezagutu, onartu eta bizirik mantentzeko beharra bultzatuz. 

 

 Etapa guztietan zehar beste hizkuntza batzuen ezaguera eta erabilerararen sustapena bermatzen dugu (Ingelesa lau urtetik hasita).

          Gure ikastolan parte hartzeko giroa piztu nahi dugu, osatzen dugun hezkuntza-komunitatearen estamentu guztien inplikazio, konpromiso eta erantzuna errazten saiatuz: Hezkuntza guztion erantzukizuna baita.

          Lan-talde profesional konprometitua dugu, etorkizunari begira, erronkei aurre egiteko prest dagoena; esperientzia, motibazio eta etengabeko prestakuntzaren bidez egunero ahalegintzen den talde pedagogikoa gara.

          Kalitatezko erreferentea gara, horrela Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan egindako hezkuntza berriztapen proiekturik hoberena KALIPONTXI : DURANAKO LIBURUTEGI BIRTUALA izendatu zuten. Horrela gure Ikastolak Karmele Alzueta saria jaso du.

 

Kontaktua

 

Ikasbidea ikastola IPI

Iturribero Kalea, 3

Durana  (Arrazua-Ubarrundia)

01520 ARABA

   

Tfno:  945 29 95 17

Faxa: 945 29 96 48

 

Korreo elektronikoa:

010012aa@hezkuntza.net

zuzendaritza@ikasbidea.net

 

Itzuli

© IKASBIDEA IKASTOLA IPI
Telefonoa: 945299517 | Fax: 945299648 | 010012aa@hezkuntza.net zuzendaritza@ikasbidea.net